Hamar urte bete ditu Euskadiko Filmategiaren ziklorik zaharrenak, Tabakalera eraikinera igaro eta programazio egonkorra hasi zenetik. Euskadiko jazz-jaialdiekin lankidetzan, uda-garaian, hauetako ezaugarriren bat edo gehiago izan behar zituzten filmak ikusi ditugu gure pantailetan: jazz musikako soinu-bandak edukitzea, jazzaren historiako pertsonaia handien ingurukoak izatea eta jazz-kutsuko hizkuntza zinematografikoa izatea.
Urteurrena ospatzeko, ziklo labur baina izugarri aberats bat prestatu du Filmategiak, AEBko zinematografia- eta jazz-sorkuntza onenetara eramango gaituena hau da, jatorrira.
Uztailaren 1ean, 19:00etan.
The Glenn Miller Story (Música y lágrimas). Anthony Mann, 1954. EN (gaztelaniazko azpitituluak)
Glenn Miller swing garaiko jazz-musikaririk ospetsuenetako bat izan zen. 1925ean tronboia jotzen hasi zen herri-giroko musika-banda xume batean eta, zenbait herri eta hiritan barrena egindako bira baten ostean, New York hartu zuen bizileku. Hara joan zitzaion neskalaguna, ezkontzeko. Eta ezkontza musika-saio benetan historikoa izan zen, Louis Armstrong handiak zuzendua. Handik aurrera, arrakastaz arrakasta egin zuen karrera Glenn Millerrek.
Uztailaren 8an, 19:00etan (SAIO BEREZIA ROCK-AREN INGURUAN)
The Last Waltz (El último vals). Martin Scorsese, 1978. EN (gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluak)
Aurkezlea: Eduardo Ranedo, musika-kritikaria
Rock-munduari buruzko dokumental bat da, 1976an filmatua. Scorsesek The Band taldearen agur-kontzertuak filmatu zituen, eta artista ugarik hartu zuen parte kontzertu haietan: Bob Dylan, Van Morrison, Neil Young, Joni Mitchell, Neil Diamond, Eric Clapton eta azken hamarkadetako rockaren beste figura mitiko batzuk.
Uztailaren 15ean, 19:00etan
Kansas City. Robert Altman, 1996. ES (gaztelaniazko azpitituluak)
1934. Kansas City hirian, mafia da nagusi, eta egunerokoak dira han krimenak, arrazakeria eta borroka politikoa. Bitartean, baina, Hey-Hey Clubeko bezeroek beste borroka-klase bat dute ikusgai: jazzaren munduan nagusitasuna lortzeko lehia.
Uztailaren 22an, 19:00etan
Bird. Clint Eastwood, 1988. EN (gaztelaniazko azpitituluak)
Aurkezlea: Alberto Ibarrondo, Gasteizko Jazzaldiko zuzendaria
Charlie Bird Parker jazz-saxofonistaren ospea oso azkar hazi zen 1940ean New Yorkera iritsi zenetik. Baina alkohol- eta droga-kontuak tarteko, infernu latza bihurtu zen haren bizitza.
Uztailaren 29an, 19:00etan
The Connection (La conexión). Shirley Clarke, 1961. EN (euskarazko azpitituluak)
Aurkezlea: Begoña del Teso, crítica de cine y periodista
Jack Gelber-en antzezlanean oinarritutako film honek zinemagile gazte bati jarraitzen dio, zeina saiatzen baita entrega baten zain dauden heroinomano batzuk filmatzen. Eta itxaronaldian, hitzak eta jazz musika. Besterik ez.
Sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtez azpikoak: sarrera doan (Museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta online.
Sarrerak Online
Denda Online