Museoen Nazioarteko Eguna 2026

Hasiera: Larunbata, 16 Maiatza 2026

Amaiera: Igandea, 17 Maiatza 2026

Maiatzaren 16ko eta 17ko asteburua

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) bultzaturik. UNESCOri lotutako erakundea da, eta museoen eremuan ondare kulturala eta naturala, oraina eta geroa, materiala eta immateriala sustatzen eta babesten ditu.

ICOMek 2026an egun hori ospatzeko aukeratu duen leloa Museoak mundu zatitua batzen da. Kontseiluak nabarmentzen duenez, «museoek banaketa kultural, sozial eta geopolitikoen arteko zubi gisa jarduteko ahalmena dute, elkarrizketa, elkar ulertzea, inklusioa eta bakea sustatuz mundu osoko komunitateen barruan eta haien artean».

Artium Museoak jarduera-programa oso bat antolatu du testuinguru honetan, maiatzaren 18ko aurreko asteburuan gertatuko dena.

 

 

LANTEGIAK

Lorategi zintzilikariak
Lantegi irekiak museoan

Lantegi honetan lorategi zintzilikari bat diseinatuko dugu. Horretarako, landareak, loreak, txoriak, intsektuak eta lorategi batean aurkituko genituzkeen izaki eta elementu guztiak sortuko ditugu.

Jarduerak bi zati izango ditu: lehendabizi egituran (sare bat) zintzilikatuko ditugun elementuak egingo ditugu, eta gero, sare hori zabaldu eta lorategiko, Artium Museoaren lorategiko hormetan zintzilikatuko dugu. Gainera, igandeetako Bor-Bor saioetan parte hartu dutenek lantegi horietan egindako loreak, txoriak eta zomorroak gehitu ahal izango dizkiote lorategi zintzilikariari.

Maiatzaren 16an eta 17an, 11:30etik 13:00etara. Edonorentzako
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

 

AMARAUNA

Fla Fla Fla. Eneka Bordato

Fla Fla Fla pieza koreografiko bat da, topaketa-une bat, dantzarekin. Dantzari bat eta ausaz aukeratu ez diren objektu batzuk: 21 pilota zuri, manta bat, kristalezko entsaladera bat eta 12 metroko zinta itsaskor zuria.

Bola batek beste bola batera darama; bola horrenibilbideak lerro bat marrazten du, pilota bati lotzen zaiona, etaazken horrek norabide berri bat hartzen du mugara iritsi arte.

Oso gutxirekin asko erakusteko berariazko joera: pausatzen den oin bat, pilota baten soinua beiraren kontra, gorputzaren marruskadura lurrean. Organikoa eta poetikoa, aldi berean.

Eneka Bordato, Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasi ondoren, Ballet de l’Opéra de Lyon-en kide izan zen sei urtez. 2020an Dantzalai konpainia sortu zuen.

Maiatzaren 16an. Bi emanaldi, 17:00etan eta 18:30ean
4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela
20 min. Parte hartzeko jarduera, euskaraz
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20 (erreserbak jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte errespetatuko dira).




BISITA GIDATUAK 

Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean

50 minutuko bisita hauetan erakusketa ezagutuko dugu, zeinak modu kritikoan eta espekulatiboan aztertzen duen mugimendudun irudiak bestetasunaren kontakizunaren eta irudikapenaren eraikuntzan duen papera.

Maiatzaren 16an eta 17an, 12:30ean

 

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, museorako sarrera doakoa izango da asteburuan zehar (ostiral arratsaldean eta larunbat eta igande osoan)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand