Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.
Apirilaren 4an eta 5ean
Ispilutxo, ispilutxo magikoa. Arretaz begiratuko diogu gure aurpegiari eta haren xehetasun guztiei ispilu txiki batzuk erabiliz. Gero, geure buruaren erretratua egingo dugu.
Apirilaren 12an
Pop up books. Kolore askotako paperak erabiliz, pop up book batean bezala paperetik aterako diren hiru dimentsioko formak sortuko ditugu.
Apirilaren 19an
Urari bere bidetik joaten uztea. Ura kolorez tindatuko dugu eta, gero, paperaren gainean bere bidea egiten eta formak sortzen utziko diogu. Horrela sortutako marrazkian gure mugimenduak eta zoria elkartuko dira.
Apirilaren 26an
Zorte onaren kutunak. Hainbat material aztertuko ditugu zorte onaren gure kutuna sortzeko. Oso txikia izango da, poltsikoan sartzeko modukoa, beti gurekin eramateko.
Maiatzaren 3an
Lagun iezaguzu zutikako lorategi bat egiten!I Lantegi honetan landareak eta loreak sortuko ditugu elkarrekin, eta gero, maiatzaren 16an eta 17an, Museoen Nazioarteko Egunean, museoko plazan kokatuko ditugu zutikako lorategi batean.
Maiatzaren 10ean
Lagun iezaguzu zutikako lorategi bat egiten!II Lantegi honetan zomorroak, txoriak eta beste izaki asko sortuko ditugu gure zutikako lorategirako. Lan horiek tapiz handi gisa zintzilikatuko ditugu maiatzaren 16an eta 17an, Museoen Nazioarteko Egunean, museoko lorategian.
Maiatzaren 16an eta 17an
Museoak mundu zatitu bat elkartzen
Museoen Nazioarteko Eguna
Asteburu honetan ez da Bo-bor lantegien saiorik egongo. Museoen Naziarteko Egunaren harira antolatutakoek ordezkatuko dituzte.
Maiatzaren 24an
Praktika botanikoak. Lorategian gure landare, lore edo xehetasun gogokoena marraztuko dugu eta, gero, lantegira igoko gara akuarelekin margotzera.
Maiatzaren 31n
Ilunpeko marrazkiak. Linternak erabiliko ditugu ilunpean marrazteko. Horretarako argien eta dantzen koreografia bat asmatuko dugu. Batzuek dantza egin bitartean, beste batzuek marraztu egingo dute, eta alderantziz.
Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20
Sarrerak Online
Denda Online