CinémArtium. 2026ko urtarrila, otsaila eta martxoa

CinémArtium. 2026ko urtarrila, otsaila eta martxoa ['Continuer'. Joachim Lafosse, 2018]

Hasiera: Asteartea, 27 Urtarrila 2026

Amaiera: Asteartea, 24 Martxoa 2026

Hasteko ordua: 18:30ean

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.

 

Urtarrilaren 27an
Paris qui dort (version sonore). René Clair, 1923. FR azpitituluak

Pelikula honetako trama Eiffel dorreko gaueko zaindari baten atzetik doa. Hark Paris lo sakonean dagoela jakingo du, eta horrek hiria esploratzera eramango du hegazkinez iritsi berri diren bidaiari-talde batekin. Paris qui dort hiria izaki indibidual gisa eta askatasun absolutuaren sentsazioaren ospakizun bat da. Generoaren lehen adierazpen zinematografikoetako bat da, eta Lumière anaien errealismoaren, Georges Mélièsen mirariaren zentzuaren eta Mack Sennetten komedia eferbeszenteen arteko elkargunetzat hartzen da.

 

Otsailaren 24an
La vie au Canada. Fréderic Rosset, 2023. FR azpitituluak

Sarah bere bikotekidearen alaba Hermionerekin (hamar urte) doa, gurasoen urtebetetze-ospakizunera. Sarahren bikotea ez dagoenez, laster sortuko dira galderak. (FILMAFFINITY)

Rapide. Paul Rigoux, 2022. Sub. FR

Jean gizon 'motela' da, bere bizitza bere antsietateen inguruan eraikitzen du eta gizarteko bizitzara egokitu gabe dagoela uste du. Alexekin bizi da, gizon 'azkarra'. Aerodinamikaren eta eurodancearen zale amorratua da Alex, azkar bizi da eta ahalik eta galdera gutxien egiten dizkio bere buruari. Goiz batean, Alexek lagun azkar bat gonbidatuko du etxera, Lou; Jeanek, berriz, lagun motel bat ere gonbidatuko du, Caroline. (FILMAFFINITY)

 

Martxoaren 24an
Continuer. Joachim Lafosse, 2018. FR azpitituluak

Sybillek bere seme heldua, Samuel, berarekin bidaian joateko konbentzitu du, bere harremana berriz definitzeko itxaropenez. Baina erronkak dituzte zain, bai pertsona ospetsuetatik datozenak, bai paisaia gogorretik datozenak. (FILMAFFINITY).

 

Emanaldi aretoan. 18:30ean. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20

 

Institut Français

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand