JAI - Jardun Artistikoen Institutua. 2026ko deialdia

Hasiera: Asteartea, 23 Abendua 2025

Amaiera: Astelehena, 16 Otsaila 2026

Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago 2025eko abenduaren 23tik 2026ko otsailaren 16ra

Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.

Argibide gehiago JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren inguruan

JAI-ren Ikasketa Batzordeko kideak: Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Alejandro Cesarco (artista), Oier Etxeberria (Tabakalerako Programa publikoen arduraduna) eta Catalina Lozano (Artium Museoaren komisario burua).

Programaren tutoreak Ibon Aranberri, Itziar Okariz eta Alejandro Cesarco dira.

2026rako baieztatutako irakasleak Mariana Castillo Deball (Mexico Hiria, 1975), Louidgi Beltrame (Marseilla, 1971), Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989), Maddi Barber (Lakabe, 1988), Debris Stevenson (Londres, 1990), Carla Filipe (Aveiro, 1973) dira, Tabakalera eta Artium Museoko programetan parte hartu duten artistak.

Parte hartzea eta izen emate epeak: gehienez 16 artista hautatuko dira. Deialdia zabalik egongo da 2025eko abenduaren 23tik 2026ko otsailaren 16ra. Martxoaren 23an jakinaraziko zaie eskaera bidali duten pertsonei hautatuak izan diren ala ez. 

Matrikula: Hautatuak izan diren pertsonak 400 €-ko matrikula ordainduko dute.

Bidali beharreko dokumentazioa: CVa/Biografia, motibazio gutuna eta egindako lanen dossierra fitxategi bakarrean. Fitxategiak ezingo ditu 10 MB baino gehiago izan.

Deialdiaren oinarriak (pdf) Izena-eman

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand