DanzÁlava dantza eta mugimendu jaialdia 2017. urteaz geroztik egiten da Araban. Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok antolatzen dute, altraste dantza kolektiboaren kideek, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta INAEMen babesarekin, probintziako hainbat elkarte eta erakunderen laguntzarekin.
Urtean zehar lantegiak, performanceak, erakustaldiak eta sorkuntza-laborategiak egiten dira denbora errealeko konposizioaren, inprobisazioaren eta mugimenduaren ikerkuntzaren inguruan. Gasteizko Artium, Otazuko Garaion Sorgingunean eta Lasierrako Azala sorkuntza-gunean ditu egoitzak.
Topaketa. Tino Sehgal
Sarrera doan, toki mugatua.
Sarrerak Online
Denda Online