Alemaniako zinema-arratsaldeak: 'Die Herrlichkeit des Lebens'

Hasiera: Asteartea, 18 Azaroa 2025

Amaiera: Asteartea, 18 Azaroa 2025

Gasteizko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Aleman Sailak, Artium Museoarekin eta Madrilgo Foro Cultura de austriarekin lankidetzan, zinema alemaneko saio bat antolatu du. Proiekzioa eta gero, solasaldia egongo da.

 

Azaroaren 18an, 18:00etan
Die Herrlichkeit des Lebens. Georg Maas, Judith Kaufmann, 2024 / VOSE

Maitasunari esker, Franz Kafkaren bizitzako azken urtea zoriontsuena bihurtzen da. Inoiz ezin izan du intimitatea izateko luxurik izan, tuberkulosia du eta bere familia nagusiaren mende dago. Baina Dora Diamant jakintsu eta munduzaleak bera den bezala onartzen du. Eta berak Dora onartzen du. Biak 1923an daude Itsaso Baltikoko kostaldean, non Franz eriondo dagoen eta Volksheim judu batean lan egiten duen. Elkarrekin Berlinera doaz eta, Franzen osasuna azkar hondatzen denean, Austriako erietxe batera. Elkar ezagutu eta urtebetera, hil egiten da. Elkarrekin igarotako denboraren oroitzapenak moldatuko du Dora bere bizitza osorako.

Solasaldia gaztelaniaz Saida Fidalgorekin

 

 

Sarrera doan, toki mugatua

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand