Lantegia: 'Cines Africanos en Perspectiva'

Hasiera: Azteazkena, 05 Azaroa 2025

Amaiera: Osteguna, 06 Azaroa 2025

Artium Museoak eta Afrikaldia Jaialdiak Afrikako zinemei buruzko tailer hau antolatu dute, Beatriz Leal Afrikaldiko programazio-zuzendariak emango duena.

Aberatsa eta kalitatezkoa izan arren, merkatuak Afrikako zinemak eta diaspora gutxiesten jarraitzen du, eta zinema-estudioek ez dute aintzat hartu azken urteetara arte. Sei hamarkada daramatza Afrikako eta bere diasporako ikus-entzunezko ekoizpenak, formatu, gai eta estilo askotakoak, eta munduko beste edozein zinematografiaren mailan dago. Afrikako kontinentea osatzen duten herri, kultura eta tradizioen arragoa ezezaguna da oraindik atzerriko publikoarentzat, komunikabide orokorren irudi estereotipatu eta miserabilistan oinarritzen baita. Zinema, hizkuntza unibertsala den aldetik, bitarteko egokia da Afrikara modu errealistago eta kritikoagoan hurbiltzeko.

Argibide gehiago

 

Azaroaren 5ean eta 6an, 11:00etatik 13:00etara
Sarrera doan, eduki mugatua

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand