(Ikastaroa hau Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da).
Arte Ederren Bilboko Museoak eta Artium-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren hamalaugarren edizioa antolatu dute.
Xabier Arakistain arte-komisarioak eta Lourdes Méndez gizarte-antropologiako katedradunak zuzenduko dute ikastaroa, eta hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako profesionalak bilduko dira, ikuspegi feministetatik emakumeek eta euren lanek artearen alorrean duten lekuari buruz hausnartzeko. Ikuspegi feministen arabera, sexuen arteko ezberdintasunak arlo soziala, begirada, hizkera, artearen eremua eta bere erakundeak egituratzen ditu, eta dimentsio ekonomiko, politiko eta estetikoak antolatuz jardueraeremu guztietan eta horietan jarduten duten subjektu guztiei eragiten die.
Artearen eremua eta bere agenteak –gaur egungo gizartearen sexu, etnia eta klaseari dagozkion harreman sozialak ahaztu gabe– aztertzen baditugu, aipatutako ikuspegiek agerian uzten dituzte artean oraindik dauden ezberdintasun estrukturalak, eta horren ondorio nagusien berri ematen dute.
Parte-hartzaileak: Itziar Okariz (artista), Silvia Eiblmayer (artearen historiadorea), Connie Butler (MoMA PS1-eko zuzendaria), Sutapa Biswas (artista), Raffaella Perna (irakasle elkartua Erromako La Sapienza Unibertsitatean), Blanca de la Torre (IVAM-eko zuzendaria), Su Richardson (artista, arte feminista britainiarraren aitzindaria) eta Hilary Robinson (Feminismo, Arte eta Teoria irakaslea Loughborougheko Unibertsitateko Gizarte Zientzien eta Humanitateen Eskolan).
Antolatzaileak: Museo de Arte Contemporáneo del País Vasco-Artium Museoa eta Bilbao Museoa
Azaroaren 15ean, larunbata
10:00etan / Harrera. Materiala entregatzea
10:30ean / Ongietorria
Ongi etorria Miguel Zugaza (Bilbao Museoa), Beatriz Herráez (Artium Museoa) eta Teresa Laespadaren eskutik (Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko diputatua).
Ikastaroaren aurkezpena Xabier Arakistain eta Lourdes Méndezen eskutik (programako zuzendarikideak).
11:00etan / Xabier Arakistain | Arte komisarioA
Síguele la pista a la pasta y no pierdas de vista los sesgos! Feminismo y arte contemporáneo en el País Vasco
12:00etan / Atsedena
12:30ean / Itziar Okariz | Artista
Las palabras me fallan
16:00etan / Silvia Eiblmayr | Artearen historialaria
The Wounded Diva: The figure of Hysteria and the female body in modern and postwar avantgarde art*
17:00etan / Connie Butler | MoMA PS1eko zuzendaria
25 Years Later. What Feminist Revolution?*
18:00etan / Atsedena
18:30ean / Sutapa Biswas | Artista
How to Build a Mountain. Inside out / Outside in*
Azaroaren 16an, igandea
10:00etan / Raffaella Perna | Irakasle elkartua Erromako La Sapienza Unibertsitatean
Feminist curating as political praxis: Reframing 1970s Italian art*
11:00etan / Blanca de la Torre | IVAMeko zuzendaria
Hebras y urdimbre. Relatos ecofeministas y narrativas curatoriales
12:00etan / Atsedena
12:30ean / Elkarrizketa*
Su Richardson | Artista, arte feminista britainiarraren aitzindaria
Hilary Robinson | Feminismo, Arte eta Teoria irakaslea Loughborougheko Unibertsitateko Gizarte Zientzien eta Humanitateen Eskolan
13:30ean / Itxiera
[* Aldi bereko itzulpena gaztelaniara]
(*Oharra: Ikastaroa Bizkaia Aretoan (EHU) egingo da. Abandoibarra Etorbidea, 3. 48009, Bilbo)
Sarrerak Online
Denda Online