2025eko urriaren 9an, Israelek Gazako palestinarrei egindako giza eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko Estatuko hainbat hiritan egiten diren ekintzen barruan, Joëlle Tuerlinckx artistak (Brusela, 1958) bere A LEGAL MUSEAL TAG 58 m (2017 remake 2024) lana berriz margotzea proposatzen du, Artium Museoaren kanpoko plazan. Obra hori lerro zuri bat da, museo-kodeen barruan kolore neutraltzat hartzen dena, eta, salbuespen gisa, gorriz margotuko da.
Marra gorri hori markatzeak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu genozidio honetan gainditu diren muga guztiei buruz, zeina duela bi urtetik luzatzen ari den, eta Palestinara justizia eraman dezan behin betiko su-eten baten premiari buruz. Espazio publikoan egindako keinu horrekin, museoko komunitateak eta Tuerlinckxek bat egiten dute salaketarekin, eta elkartasuna adierazten diote palestinar herriari.
A LEGAL MUSEAL TAG 58 m (2017 remake 2024), Artium Museoan aurkeztu zen Joëlle Tuerlinckx-en El caso de l(a casa) museo(a) erakusketaren barruan, 2024ko azaroaren 15etik 2025eko apirilaren 27ra bitartean.
Ekintzaren bideoa Artium Museoan (2025/10/09):
Sarrerak Online
Denda Online