Bertso-saio espekulatiboa: Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Sustrai Colina

Hasiera: Larunbata, 08 Azaroa 2025

Amaiera: Larunbata, 08 Azaroa 2025

Noiz: 12:00etan

Marwa Arsanios (Washington. D.C., 1978) artista libanoarraren The Land Shall Not Be Owned erakusketak lurra banatzeko eta erauzteko politikari buruz egindako ikerketaren kapitulu berri bat aurkeztu du, Kurdistanen, Iraken, Siriako ipar-mendebaldean, Kolonbian eta Libanon lurra erreklamatzeko borroketan oinarritua. Erakusketa honen harira, Artium Museoak bertso-saio bat antolatu du connsonirekin elkarlanean.

Bertso saioa Zirriborroak eta gero argitalpenean oinarrituta dago, besteak bests, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Belen Gopegui eta Patxi Zubizarreta idazleen kontakizun laburrak biltzen dituen consonniren bilduma. Etorkizun utopikoetan gauzatzen diren alternatiba sozial, kultural eta afektiboei buruz hausnartzen duten alegiak.

Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina bertsolariek saio bat eskainiko dute bi proiektuen kezka nagusiei buruz, eta Ainhoa Urien izango dute lagun, gai-jartzaile.

 

Sarrera doan, toki mugatua

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand