Lotura mekanikoak III. Praktika peformatiboak museoan

Hasiera: Ostirala, 17 Urria 2025

Amaiera: Larunbata, 18 Urria 2025

Lotura mekanikoak performance-zikloaren hirugarren edizioak espazioak aktibatzeko aukerak aztertzen jarraitzen du, ahots ugarirekin enuntziazio-leku berezietatik performancea jorratzen duten artisten lanaren bidez. Asteburu batean Artium Museoko espazioetan bilduta, lanak beren espezifikotasunetik artikulatzen dira, aldi berean testuinguru jakin batean bizi den eta testuinguru berri bat sortzen duen esperientzia bat eraikitzeko.

Oraingo honetan, Lotura mekanikoak jarduerak performance multzo bat proposatzen du, non ahotsa enuntziazio-tresna gisa ez ezik, gorputzak zeharkatzen eta aldatzen dituen bibrazio-tresna gisa ere ulertzen den, bai performatzen dutenena, bai entzuten dutenena. Museoko espazioetan bizi diren ekintza horiek aukera ematen dute entzute kolektiborako eta ikusmin aktiborako, askotan arkitekturarekin edo ikusgai dauden erakusketekin solasean.

Horrela, elkarrekin egoteko moduak birpentsatzeko gailu bihurtzen da zikloa, denbora eta espazioa partekatzeko moduak birpentsatzeko gailu, era askotara erabilitako ahotsaren presentziatik, erresonantziatik eta materialtasunetik abiatuta. Erakusketa programa bat baino gehiago, esperimentazio sentikorreko eremu gisa finkatzen da Lotura mekanikoak, non performance bakoitza ez baita soilik museoan txertatzen. Aitzitik, une batez, beste leku bat bihurtzen du musea.

Programa osoa (pdf)

 

 

Urriaren 17an
18:30 Angela Millano / Escarlet
19:30 Leonor Leal / ¡Ahora bailo yo!

Urriaren 18an
12:30 Patrick Hamilton / La carta roja
13:00 Clo Plas (Xiana Arias & Berio Molina) / Palco Placa
18:00 Estanis Comella / Module Sustain Type
19:00 María Salgado / Orientada a Stein

 

Iñaki Martínez Antelok eta Catalina Lozanok komisariatutako programa.

 

Kolaboratzailea:

logo laboral

 

Sarrera doan, toki mugatua

Lotura mekanikoak programa berezia dela eta, museoko sarrera doakoa izango da asteburu osoan zehar, urriaren 17tik 19ra.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand