Udako lantegi irekiak 2025: 'Zer ikas dezakegu landareetatik?

Hasiera: Asteartea, 22 Uztaila 2025

Amaiera: Ostirala, 29 Abuztua 2025

Udako lantegi berezietan landareei eta haien ekosistemei buruzko hausnarketa proposatuko dugu, mutazio betean dagoen gure planetan. Naturaletik marrazten ikasiko dugu eta herbario bat sortuko dugu. Gure tintak eta pinturak sortuko ditugu landare, fruta eta loreekin, eta horiekin hainbat euskarritan margotuko dugu.

Lantegiak museoaren barruan eta kanpoko plazako izango dira, gure lorategiak eskaintzen dituen aukera itzelak aprobetxatzeko, bere lore, barazki, zuhaitz eta intsektuekin.

 

Uztailaren bigarren hamabostaldia:
Uztailak 22, 23, 24, 29, 30 eta 31; abuztuak 1 | 11:30etik 13:30era

Abuztuaren bigarren hamabostaldia:
Abuztuak 19, 20, 21, 22, 26, 27, 28 eta 29 | 11:30etik 13:30era

 


4-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, toki mugatua. Aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand