Lagunartean: Inés Medina

Hasiera: Astelehena, 05 Maiatza 2025

Amaiera: Astelehena, 05 Maiatza 2025

Hasteko ordua: 18:30ean

Adiskideen kolektiboak sorkuntza- eta pentsamendu-prozesuak ezagutzeko duen interesetik abiatuta, hilean behin, topaketa bat proposatzen dugu museoaren programen parte diren sorkuntza garaikideko artista ezagunekin.

Topaketak astelehenetan egingo dira, museoak ateak ixten dituen egunean, beste modu batez egin ezin diren lan horiek guztiak egiteko.

 

Maiatzaren 5ean, 18:30ean
Inés Medina (Cáceres, 1950)

Medinak Lagunartean saio honetan hartzen du parte museoak eskaintzen dion Inés medina. Ikerketa analitiko-plastikoa. 1978-1995 erakusketa dela eta. Erakusketaren helburua bere ikerketa plastikoa aztertzea da, 1978an egindako lehen esperimentazio monokromoetatik 90eko hamarkadaren erdialdera arte, New Yorkera egin zuen bidaiarekin batera.

Inés Medina Cáceresen jaio zen eta Bilbon bizi izan da sei urte zituenetik. Euskal Herriko Unibertsitatean artista plastiko gisa trebatua, doktoregoa lortu zuen bertan; 15 urte eman zituen New Yorken, eta esperientzia horrek eragin handia izan zuen bere obran. 1980az geroztik, etengabe erakutsi du bere lana, batez ere Espainian eta Ameriketako Estatu Batuetan, eta hainbat sari jaso ditu: Adolph and Esther Gottlieb Foundation saria (2005), New Yorkeko Unibertsitatearen sorkuntza artistikoaren sari hirukoitza (2005) eta Emakunderen dirulaguntza ikerketa artistikorako (2007). Haren lanak bilduma garrantzitsuetan daude, hala nola Helga de Alvear Museoan (Cáceres), Bilboko Arte Ederren Museoan, Artium Museoan (Vitoria-Gasteiz) eta San Telmo Museoan (Donostia).

 


Museoaren Adiskideei zuzendutako jarduera. Erreserba egitea komeni da
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan, Adiskideen WhatsApp zenbakian (747 488 488)eta artium.eus webgunean egin daitezke

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand