Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.
Apirilaren 6an
Artelan sinestesikoak. Koloreek eta formek soinu jakin bat ote dute? Gorria kolore bizia eta urdina berriz lasaiagoa dela dela esango genuke? Lantegi honetan gure zentzumen guztiak erabiliko ditugu artelan bat sortzeko
Apirilaren 13an
Koloreen islak. Ba al zenekien koloreak azalera desberdinetan isla daitezkeela? Lantegi honetan tamaina handiko lanak sortuko ditugu, hori egiaztatzeko.
Apirilaren 19an (adi, larunbata)
(Des)egiturak. Eskulturak mugitu ahal izango balira, nola mugituko lirateke gure Bildumakoak? Proposamen honen bitartez mugimendua eta eskultura landuko ditugu.
Apirilaren 20an
Harrapa ezazu hiria. Argazkigintza asmatu aurretik, frottage delakoa oso teknika erabilia zen inguratzen gaituenaren oroitzapen edo erregistro bat gordetzeko. Gaur, teknika hori erabiliko dugu museoaren inguruko eremuetan, testura horiek «harrapatu» eta lantegirako aprobetxatzeko.
Maiatzaren 4an
Instalazio elkarreragilea. Inés Medinak 1983 eta 1991 artean egin zituen margolan geometrikoak erreferentziatzat hartuta, instalazio elkarreragile bat sortuko dugu, joko-taula erraldoi bihurtuko duguna.
Maiatzaren 11n
Kolore biziak. Pintura fosforeszentea erabiliko dugu gure diseinuetarako, eta, gero, guztiak elkartuko ditugu, argiak jarriko dizkiogun talde-lan bat sortzeko.
Maiatzaren 25ean
Mikromunduak. Gaur oso bisitari bereziak izango ditugu gure artean, eta haien tamaina, proportzioa, eskala eta ikuspuntua funtsezkoak izango dira. Kartoi mehe eta plastilinazko pertsonaiak edo avatar direlakoak sortuko ditugu eta (eguraldi ona izanez gero) museoko lorategian jarriko ditugu.
Ekainaren 1ean
Eskultura publikoa. Artistek barruko espazioetarako (museoa, adibidez) edo kanpoko espazioetarako (parkea, plaza...) artelanak sor ditzakete. Lantegi honetan eskulturak sortu, plazara eraman, eta inguruan zer efektu duten ikusiko dugu.
Ekainaren 8an
Landareen erretratuak. Gure 5 Zentzumenen Lorategiko zenbait hosto eta landare-elementu bilduko ditugu, oso erretratu bereziak sortzeko. Gero, euria, haizea edo eguzki beroa egingo balu, gure landareak nola sentituko liratekeen imajinatuko dugu.
Ekainaren 15ean
Tangram. Gure abiapuntua museoko lan geometrikoak izango dira. Eskala handiko puzzle bat ikusi, aztertu eta egitera etorri nahi duzu? Taldean egin beharko dugu.
Ekainaren 22an
Sortu zure bandera. Munduan hainbat bandera daude, leku, pertsona eta testuinguru zehatzei buruz hitz egiten digutenak. Zure bandera sortu ahal izango bazenu, zer kolore eta forma izango lituzke? Zer irudikatuko luke?
Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20