CinémArtium. 2025eko apirila, maiatza eta ekaina

CinémArtium. 2025eko apirila, maiatza eta ekaina ['Au nom de la terre'. Edouard Bergeon, 2018]

Hasiera: Asteartea, 08 Apirila 2025

Amaiera: Asteartea, 24 Ekaina 2025

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.

 

Apirilaren 8an, 18:30ean (Saioa hileko lehen asteartean izango da ez ohiko moduan, Aste Santua saihesteko)
Les Choristes. Christophe Barratier, 2004. FR. azpitituluekin

1948an, Clément Mathieuk, musika irakasle langabeak, adin txikikoen berreziketarako barnetegi batean irakasle zaindari lanpostu bat onartu zuen. Zuzendariak ezarritako errepresio-sistemak hunkitu egiten du Mathieu. Haur zail hauei musika eta kantu korala irakatsiz, Mathieuk euren eguneroko bizitzak eraldatuko ditu.

 

Maiatzaren 27an, 18:30ean
Le grand chemin. Jean-Loup Hubert, 1987. FR. azpitituluekin

Louis (Antoine Hubert) Parisko 9 urteko mutikoa da. Ama (Christine Pascal) aldi baterako uzten du Frantziako Bretainiako herri txiki batean uda pasatzeko, bere amaren lagun batekin, Marcelle (Anémone) eta bere senar Pelo (Richard Bohringer). Herrian, Louisek Martine (Vanessa Guedj) ezagutuko du, 10 urteko neskato bat, bere bizilaguna, bizitzako gauza handiak erakutsiko dizkiona.

 

Ekainaren 24an, 18:30ean
Au nom de la terre. Edouard Bergeon, 2018. FR azpitituluekin

Pierrek 25 urte ditu Wyomingetik itzultzen denean bere emaztegaia den Claire aurkitu eta etxaldearen ardura hartzeko. Hogei urte geroago, etxaldea hazi egin da, familia bezala. Egun zoriontsuen garaia da, hasieran behintzat. Zorrak pilatzen ari dira eta Pierre lanean leher eginda dago.

 

Emanaldi aretoan. 18:30ean. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20 

 

Institut Français

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand