Filmategiaren zikloak: Euskal emakume zinemagileak V

Hasiera: Osteguna, 03 Apirila 2025

Amaiera: Osteguna, 26 Ekaina 2025

Apirila, maiatza eta ekaineko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean 

Makroziklo hau amaitzeko, emakumezko zinemagile gazteenek egindako 12 lan aurkeztu ditu Euskadiko Filmategiak. Lehen aldiz, fikziozko lanen kopurua ia dokumentalena adinakoa da, eta hori ere albiste ona da: azkenean, neskak proiektu garestiagoez ere arduratzen dira. Eta hori oso esanguratsua da. Gainera, ziklo hau osatzen duten dokumental ia guztiak sormen-lanak dira, fikzioaren esparruan sartzen dira maiz, eta fikzioaren berezko tresnekin kontatuta daude

 

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

Programa

Apirilaren 3an, 19:00etan
20.000 especies de abejas. Estibaliz Urresola, 2023 (euskara, gaztelania. Gaztelaniazko azpitituluak)

Coco ez da eroso sentitzen gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin, eta ez daki zergatik. Inguruko guztiek Aitor deitzen diharduten arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen.


Apirilaren 10ean, 19:00etan
Enero. Ione Atenea, 2019 (gaztelania)

Aurkezlea: Ione Atenea

Filme hau zahartzaroaren erretratu intimo bat da, laurogeitaka urteko bi emakumeren istorioen bitartez kontatua; emakumeok, zuzendariaren amonak biak, jarraituko ditugu filmean zehar beren egunerokotasun eta ohituretan. Kamerak zahartzen doazen gorputzen keinu eta materialtasuna erakusten duen bitartean, zuzendariaren ahotsak, istorio horietan murgilduko gaitu protagonistekin elkarrizketan; beren bizitzako gorabeherak, denboraren igarotzea eta filmean une oro oso presente dagoen heriotzaren hurbiltasuna izango dituzte mintzagai. Sua, itsasoa eta lurra dira protagonisten beldur, desio, dolu eta memoriaren gordeleku.


Apirilaren 24an, 19:00etan
Nina. Andrea Jaurrieta, 2024 (gaztelania)

Ninak kostaldeko bere jaioterrira itzultzea erabaki du, poltsan eskopeta bat hartuta eta helburu bat buruan: Pedrori, herriak omenduko duen idazle ospetsu bati, mendeku hartzea. Baina jaioterria, iraganeko oroitzapenak eta Blas haurtzaroko laguna aterako zaizkio bidera, eta pentsaraziko diote ea mendekua duen aukera bakarra.


Apirilaren 30ean, 19:00etan
Polaris. Ainara Vera, 2022 (frantsesa. Gaztelaniazko azpitituluak)

Hayat Artikoko marinel aditua da. Lana dela eta, gainerako gizakiengandik eta Frantziako familiarengandik urrun nabigatu behar izaten du. Baina Leila ahizpa gazteenak Inaya umetxoa izaten duenean, hankaz gora jartzen dira beren munduak. Iparrizarrak gidatuta Hayatek familiaren patuari aurre egiteko egingo duen bidaia ezagutuko dugu.


Maiatzaren 8an, 19:00etan
Un otoño sin Berlín. Lara Izagirre, 2015 (gaztelania)

Aurkezlea: Lara Izagirre

June bere jaioterrira itzuliko da atzerrian denbora batez bizi ondoren, aukera hobe baten bila. Etxera itzultzea mingarria izango da bere familiarekin eta idazle asozial bat den Diegorekin, bere lehen maitasunarekin, topo eingo duelako. Denak aldatu dira eta apurtutako loturak berrezartzea ez da erraza izango, baina elkarrekin itxaropen faltari eta desengainuari aurre egongo diete Junek eta Diegok, haien maitasun istorioa berriro loratzen den bitartean.


Maiatzaren 15ean, 19:00etan
Arima. Jaione Camborda, 2019 (galegoa. Gaztelaniazko azpitituluak)

Lau emakumeren eta neskato baten bizitza erabat aldatuko da, ustekabean heldu diren bi kanpotarren ondorioz. Bietako bat bestearengandik ihesi dabil, eta ezkutuan dabil herrian, izaki fantasmagoriko eta ia irreal baten modura. Besteak, gizon zauritu armadun bat bera, hamaika modutara aztoratuko du emakumeen bizitza, errealitatearen eta imajinazioaren arteko muga-mugan, amesgaiztoaren eta ametsaren artean, beldurraren eta desioaren artean, misterioz beteriko istorio batean.


Maiatzaren 22an, 19:00etan
Young & Beautiful. Marina Lameiro, 2018 (gaztelania)

Aurkezlea: Marina Lameiro

Poti, Nais, Ione eta Das gazteek beren modura bizitzea erabaki dute. Gizarteak bultzatu egiten ditu beren asmo “berekoiak” bazter uztera eta, bitartean, elkarrizketaren bidez berraztertu behar du gazte bakoitzak bere identitatea. Horrela hasten da haien eta Marinaren arteko harreman intimoa. Marina haien laguna da eta film honetako zuzendaria. Kamera eskuan hartuta, gazteei egiten die lagun haien eguneroko bizitzaren unerik zentzuzkoenetan eta hauskorrenetan : dantza, elkarrekin esnatzea, paisaia maitatuetan paseatzea, negar eta irri egitea, denen artean osorik mantentzeko alternatibak bilatzen dituzten bitartean.


Maiatzaren 29an, 19:00etan
Pizti bat, again. Ainhoa Gutiérrez del Pozo y Olatz González Abrisketa, 2023 (euskara, frantsesa eta gaztelera. Gaztelaniazko azpitituluak)

Aurkezlea: Ainhoa Gutiérrez del Pozo

Tiro batek arratsa urratuko du. GPS pantailak erabiltzen dituzten ehiztariek basoraino jarraituko diete zakurrei, eta gauak harrapatuko ditu. Beste leku batean, Mainak egunero zenbatzen ditu ardiak. Otsoa hurbil ikusi dute. Adan, agerpen horrekin liluratuta, haren bila aterako da ilargi berria denean, kamera eskuan hartuta. Bakoitzak modu bateko harremana izango du otsoarekin, baina bat datoz piztiarekin kontu batean: denek ikusi nahi dute, inork haiek ikusi gabe.


Ekainaren 5ean, 19:00etan
Arduraz komunika dezagun. Aitziber Zapirain, 2021 (euskara. Gaztelaniazko azpitituluak)

Aurkezlea: Aitziber Zapirain

Dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du. Horretarako, Euskal Herriko hamaika hedabideetako emakume kazetariak elkarrizketatu dira dokumentala osatzeko, haien lan ohiturak ezagutzeko. Era honetan, dokumentalean kazetarien gogoeta eta ekarpenak bildu dira, hizkuntzaren erabilerak indarkeria matxistan izan dezakeen eragina aztertzeko helburuarekin.


Ekainaren 12an, 19:00etan
Las letras de Jordi. Maider Fernández Iriarte, 2019 (gaztelania)

Aurkezlea: Maider Fernández Iriarte

Jordi duela 51 urte jaio zen garun-paralisiarekin. Hitz egin ezin duen arren, letrak dituen bere kartoizko taula erabiltzen du adierazten saiatzeko. Horrela azaltzen dio Maiderri, filmaren zuzendariari, 21 urte zituenean Jainkoak hitz egin ziola, baina jada ez diola hitz egiten. Egun batean Jordik Lurdesko Santutegira lagun diezaion eskatzen dio Maiderri.


Ekainaren 19an, 19:00etan
A los libros y a las mujeres canto. Maria Elorza, 2022 (gaztelera, italiera. Gaztelaniazko azpitituluak)

Aurkezlea: María Elorza

Emakume bati ia Avioneta izena jarri zioten. Beste batek, liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Besteak, etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte. Horiei guztiei kantatzen diet.

Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume armada anonimo batek liburuak zaintzen ditu. Erresistentzia intimo bat da, epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa.


Ekainaren 26an, 19:00etan
Paradise Hills. Alice Waddington, 2019 (ingelesa. Gaztelaniazko azpitituluekin)

Paradise Hills luxuzko egoitza bat da. Familia aberatsek hara bidaltzen dituzte alabak, emakume perfektuak izateko entrenatu eta hezi ditzaten. Dukesa da egoitzako zuzendaria. Uma hara bidali dute, eta laster konturatuko da sekretu ilun bat ezkutatzen duela egoitzak.


SAIO BEREZIA
Ekainaren 17an, 19:00etan
AUKERA programa

AUKERA zineman lehen pausoak eman nahi dituzten emakume zinemagileentzako mentoretza programa da. (H)emen elkarteak antolatua, ZINEBIrekin lankidetzan eta Zineuskadi, Kutxa Fundazioa, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien babesarekin, programak emakume zinemagileen sei film labur proiektuak garatzen laguntzen du, ekoizpenerako prest egon daitezen.

Film laburren proiekzio honek AUKERA programaren orain arteko emaitzak erakusten ditu, talentu berriak ikusaraziz eta emakume sortzaileen ahotsak ospatuz.

Hemen bizi da maitasuna. Ainhoa Olaso, Enara Garcia, 2022 (14 min)
Prioridades. Tamara Lucarini, 2023 (18 min)
Hadas. Beatriz de Silva, 2023 (15 min)
Komando Marmitako. Uxue Botas, Ane Nafarrate, 2024 (11 min)
Pomo d’oro. Nerea Sciarra, 2024 (15 min)
Azkena. Ane Inés Landeta, Lorea Lyons, 2024 (9 min) 

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand