JAI - Jardun Artistikoen Institutua. 2025eko deialdia

Hasiera: Asteartea, 27 Otsaila 2024

Amaiera: Ostirala, 19 Apirila 2024

Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago 2024ko abenduaren 23tik (eguerdiko 12:00etatik aurrera) 2025eko otsailaren 14ra (eguerdiko 12:00ak arte)

Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.

Argibide gehiago JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren inguruan

JAI-ren Ikasketa Batzordeko kideak: Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Alejandro Cesarco (artista), Olatz Otalora (artista), Oier Etxeberria (Tabakalerako Programa publikoen arduraduna) eta Catalina Lozano (Artium Museoaren komisario burua).

Programaren tutoreak Ibon Aranberri, Itziar Okariz, Alejandro Cesarco eta Olatz Otalora dira.

2025erako baieztatutako irakasleak Claire Atherton, Marwa Arsanios, Josu Bilbao, Fermín Jiménez, Landa, Maider López eta Eric La Casa dira, Tabakalera eta Artium Museoko programetan parte hartu duten artistak.

Parte hartzea eta izen emate epeak: gehienez 16 artista hautatuko dira. Deialdia zabalik egongo da 2024ko abenduaren 23tik 2025eko otsailaren 14ra, 12:00an. Martxoaren 14an jakinaraziko zaie eskaera bidali duten pertsonei hautatuak izan diren ala ez. 

Matrikula: Hautatuak izan diren pertsonak 400 €-ko matrikula ordainduko dute.

Bidali beharreko dokumentazioa: CVa/Biografia, motibazio gutuna eta egindako lanen dossierra fitxategi bakarrean. Fitxategiak ezingo ditu 10 MB baino gehiago izan.

Deialdiaren oinarriak Izena-eman

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand