Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.
Urtarrilaren 12a
Zigilu abstraktua. Eduardo Chillidaren lanak oso estilo interesgarria eta ezaguterraza du. Gaur forma abstraktuen estanpaziotik abiatuta konposizioak sortuko ditugu.
Urtarrilaren 19a
Artista-egunkaria. Joxerra Melguizok egunero lan egiten du bere artelanak sortzeko. Lantegi honetan liburu bat —artista egunkari bat— diseinatuko dugu, edonora zoazela ere nahi duzuna sortu ahal izan dezazun.
Urtarrilaren 26a
Diseinuak bata bestearen atzean. Hainbat artistak diseinu-lan handiak sortu ditu eguneroko elementuak erabiliz. Gaur, ideiak eta objektuak kateatuz diseinatzaile bihurtuko gara.
Otsailaren 2a
Diseinua eta kartela. Lantegi honetan, Eduardo Chillidaren diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile lana ezagutuko dugu. Ondoren, artistaren sormen prozesuei jarraituz, geure kartela egingo dugu.
Otsailaren 9a
Behin eta berriz. Zer gertatzen da forma bat behin eta berriz errepikatzen dugunean? Eta kokapena, ibilbidea edo ehundura aldatzen badugu? Lantegi honetan errepikapenarekin jolastuko gara estanpazioa eta margoa erabiliz.
Otsailaren 16a
Marrazki amaigabeak. Eta Artium Museoko artelanen irudiak markoaz, mugaz harago marrazten jarraitu ahal izango bagenu? Nola jarraituko ote lukete marra horiek? Nola hedatuko ote lirateke margoak? Erakusketetan ikusitako artelanetako batzuk abiapuntu harturik, horma irudi bat sortuko dugu familiartean marrazki amaigabeak eginez.
Otsailaren 23a
Zorte on! Zorte ona erakartzeko kutun bat sortuko dugu. Ba al duzu objektu magikorik?
Martxoaren 2a
Mozorroak. Aspalditik erabili izan dira mozorroak pertsonaiak irudikatzeko, gure nortasuna ezkutatzeko edo, besterik gabe, beste itxura bat izateko. Lantegi honetan, inoiz ikusi gabeko mozorroak sortuko ditugu.
Martxoaren 9a
Kolorea I. Ezagutzen al duzu zirkulu kromatikoa? Lantegi honetan kolorearen teorian murgilduko gara koloreak nahastuz.
Martxoaren 16a
Kolorea II. Ba al zenekien artelan bakoitzaren barruan mugimendua dagoela? Pirritan doazen irudiak, pisua duten koloreak eta elkar erakartzen duten elementuak. Lantegi honetan koloreak eta formak bestebatzuekin konbinatzen ditugunean zer gertatzen den ikusiko dugu.
Martxoaren 23a
Windows. Artium Museoaren arkitekturak duen berezitasunik handiena leihoak dira. Leiho horien bidez, kolore bateko eta besteko argia iragazten da. Idi-begi zirkularrek ere plazatik begiratu eta barruan gertatzen dena ikusteko aukera ematen digute. Lantegi honetan, idi-begi horiek koloretako zelofanekin estali eta gure inguruko munduari begiratzeko leihoak sortuko ditugu.
Martxoaren 30a
Instalazioak. Lantegi honetan espazioarekin lan egingo dugu. Koloretako sokak erabiliko ditugu ibilbidea eta espazioan zehar mugitzeko modua aldatzeko; azkenean, sortu dugun espazio berri horren barruan dantzan amaituko dugu, etorriko zara?
Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20