'Un pedazo de cielo cristalizado' lanaren zaharberritzea: Zaharberritze-lanen aurkezpena

Hasiera: Astelehena, 02 Abendua 2024

Amaiera: Astelehena, 02 Abendua 2024

Hasteko ordua: 18:30 h

Iberdrola España Fundazioaren babesari esker egindako zaharberritzea

Un pedazo de cielo cristalizado (Javier Pérez, 2001) lanaren zaharberritze-lanen harira, Arte, Conservación y Restauración ÁRTYCO, S.L. enpresatik prozesu honetarako egindako lanak aurkeztuko dituzte.

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren, Artium Museoaren sarrera nagusian kokatutako Un pedazo de cielo cristalizado eskultura tamaina askotako beira puztuzko malko itxurako 12.000 pieza baino gehiagok osatutzen dute, 10 metroko diametroa eta 4 metroko altuera duen esferaerdiko egitura batean zintzilik jarriak.

Egituraren bibrazioak tintin-hotsa eragiten du, beirazko anpuluek elkarren artean talka egitean. Artium Museoaren bisitariek eraikinera sartzean aurkitzen duten Museoaren bildumako lehen artelana da, eta bilduma horretako irudikatuenetako bat. 2023an, Correos posta zerbitzuaren Filatelia zuzendaritzak Artium Museoari eskainitako edizio bereziko zigilu baten irudia izan zen.

Un pedazo de cielo cristalizado Veneziako 49. Biurtekoko Espainiako Pabiloiaren erdiko espazioan erakutsi zen lehen aldiz 2001ean.

Artelan honen zaharberritzea Fundación Iberdrola Españaren babesari esker ari da egiten.

 

TAurkezpena hau obraren esku-hartzearen inguruan antolatutako hiru jardueratako bigarrena da:

- Azaroaren 27an, 18:30ean
Topaketa Javier Pérezekin eta Enrique Martínez Goikoetxearekin, museoaren bildumako kontserbatzailea

- Abenduaren 2an, 18:30ean
Zaharberritze prozesuaren aurkezpena Arte, Conservación y Restauración ÁRTYCO SL enpresaren eskutik.

- Abenduaren 18an, 18:30ean
Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuaren buru Cristina Aransayren eta Museoko Bildumaren Kontserbatzaile Enrique Martínez Goikoetxearen arteko elkarrizketa.

 

Abenduaren 2an, 18:30ean
Beharrezkoa da aldez aurreko izen-ematea egitea 945 20 90 20 telefonoan edo artium.eus webgunean

logo iberdrola

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand