Solasaldia Ibai atutxarekin, 'Barbaroak eta zibilizatuak' liburuaren inguruan

Hasiera: Asteartea, 10 Abendua 2024

Amaiera: Asteartea, 10 Abendua 2024

Hasteko ordua: 19:00 h

Ibai Atutxa idazle eta ikerlariak Barbaroak eta zibilizatuak bere liburuaren inguruko solasaldi irekia proposatuko die bertaratutakoei, kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez idatzitako lana. Bertan Iturri askotan oinarritutako azterketa baten bidez, lau barbarizazio-prozesu xehatzen ditu, mendeetan zehar Euskal Herriaren inguruan "basati" iruditeria nola eraiki den azaltzen dutenak, eta, era berean, antzeko testuinguruetan aplika daitekeen marko bat eskaintzen du.

Solasaldia baino lehenago liburua irakurtzera animatzen dugu publikoa. Bai Barbaroak eta zibilizatuak jatorrizko liburua zein Sobre la barbarie gaztelaniazko itzulpena, Artium Museoaren Liburutegian daude dagoeneko irakurgai.

Ibai Atutxa (Galdakao, 1984) Komunikazioan doktoratu zen Valentziako Unibertsitatean eta Kultur Ikasketetan Columbiako Unibertsitatean (New York). UPV/EHUko irakaslea da Hizkuntza eta Komunikazio sailean, eta literatur kritika idazten du Argia aldizkarian. Atutxak teoria kritikoen tendentzia berriak landu ditu Euskal Herriko diskurtso dominatzaileak aztertzeko, New Yorketik eta Bartzelonatik. Egun, Europa garaikidearen eraikuntza biolentoa ikertzen dihardu.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand