Programan parte hartzen duten pertsonen sorkuntza prozesu ezberdinen irekiera publikorako momentu modura prestatzen dira Dantzan Bilaka jardunaldiak.
Aurten, programa honako modu honetan garatu da:
- Egoitzako lehen astea. Otsailaren 26tik martxoaren 3ra Artium Museoan. Maria Ibarretxerekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
- Egoitzaren bigarren astea. Ekainaren 3tik 9ra Azala Kreazio Espazioan. Arantxa Martinezekin tailerra, entseguak, mentoring-saioak.
- Egoitzako hirugarren astea. Irailaren 9tik 13ra Artium Museoan. Bisita teknikoa erakusketa-espazioetan, entseguak, mentoring-saioak, talde-praktikak.
Urriaren 11, 12 eta 13an deialdi honetan garatutako zazpi proiektuen prozesuak aurkezteko programa bat eskainiko dugu Artium Museoan.
Aurkezpen guztiak doakoak izango dira, lekuak bete arte.
Hemezortzigarren edizio honetan, Aitzol Iraola, Alazne Lastra Crespo, Izaro Ieregi González, Maider G. Etxegibel, Nagore Tamayo Goñi, Rebeca Barroso eta Stefano Mattiellok aurkeztuko dituzte urtean zehar garatutako prozesu artistikoak.
Testuinguru honetan, Rosa Casadok gidatutako Ozen pentsatuz lantegia egingo da.
IZEN-EMATEA (15€) urriaren 9ra arte info@addedantza.org-en.
- Urriaren 11n, 16:00etatik 18:00etara. Irakurketa praktika bat egingo dugu.
- Urriaren 12an, 12:00etatik 14:00etara. Praktika bat egingo dugu museo osoan zehar.
- Urriaren 13an, 12:00etatik 14:00etara. Taldeko berridazketa praktika bat egingo dugu.
Dantzan Bilakaren laguntza programa eta sorkuntza koreografikoa. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatu eta ADDE Euskal Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatu du.