Filmategiaren zikloak: Euskal emakume zinemagileak IV

Hasiera: Osteguna, 03 Urria 2024

Amaiera: Osteguna, 19 Abendua 2024

Urria, azaroa eta abenduko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean 

Ziklo honen eraikuntza gidatu duen denbora-irizpideari jarraituz, joan den mendeko 70eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran jaiotako zinemagileen txanda izango da aurten. Haien errealitatea ez da aurrekoek bizi izan zutenaren bera, eta desberdinak dira haien pertzepzioa, interesak eta begiratzeko modua ere. Zenbait ezaugarrik bereizi egiten dituzte emakumeok aurrekoetatik, baina beste askok eta askok lotu egiten dituzte guztiak. Leku propio bat aldarrikatzeak batzen ditu batzuk zein besteak, eta emakumeek funtsezko eginkizuna dute arian-arian sorturiko ekosistema horretan. Aurreko edizioetan bezala, zinemagile bakoitzak bere pelikula aurkeztuko du jendaurrean. 

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

Programa

Urriaren 3an, 19:00etan
Señales de vida: Néstor Basterretxea. Gentzane Martínez de Osaba & Alexander García de Vicuña, 2014

Gaztelaniaz

Basterretxeak, 89 urte dituela, bere azken atzerabegirakoari, osoenari, heldu dio Bilboko Arte Ederren Museoan. Horrek  kontraesanak sortzen dizkio artistari eta, ondorioz, birplanteatu eta aztertu egiten ditu bere bizitza, bere obra eta  artearekin duen harremana.

Bidaia honetan, Basterretxearen espiritu eta lan egiteko modu berezia ezagutuko ditugu,  baita XX. mendeko kulturan eta arte garaikidean izan zuen eragina ere.

 

Urriaren 10ean, 19:00etan
Tratamos demasiado bien a las mujeres. Clara Bilbao, 2024

Gaztelaniaz. (*Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, zuzendaria ezin izango da bertaratu, eta, beraz, proiekzioaren ondorengo solasaldia bertan behera geratu da).

Remedios Buendíak bere aberria defendatzen du, eta haren alde borrokatuko da, guztien gainetik, guztiaren gainetik. 1945eko udazkeneko egun zorigaiztoko batean, ihesi zihoan maki-talde bati postetxe bat hartzea bururatu zitzaion.  Remedios emaztegai-soinekoa probatzen ari zen posta-bulego hartan.

Egun hartantxe erakutsi zuen noraino irits  daitekeen bere balioak defendatuz. Inortxok ere ezingo du geldiarazi. Ezta errebelde-batailoi hark ere, nahiz eta fusilak  kea dariela eta ukabilak altxatuta ekarri.

 

Urriaren 17an, 19:00etan
Zarata. Tamara García Iglesias, 2023

Euskara eta gaztelania. Azpitituluak gaztelaniaz

Nola eragiten dio bizitza pribatuak arteari? Julenek erabili egiten ditu pertsonak. Gizon batek film bat egiteko baliatzen  duen boterea eta nagusitasuna. Marianek bere lagun June erabiltzen du. Adiskideak erabiltzea film bat egiteko. Pertsonak  erabiltzea pelikula bat egin ahal izateko. Dirua. Agian film batek ez du zerikusirik ez artearekin, ez narrazioarekin; agian boterea erabiltzeko beste modu bat baino ez da.

 

Urriaren 24an, 19:00etan
Muga deitzen da pausoa. Maider Oleaga, 2018

Euskaraz. Azpitituluak gaztelaniaz (*Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, zuzendaria ezin izango da bertaratu, eta, beraz, proiekzioaren ondorengo solasaldia bertan behera geratu da)

2011n, Maider Donostiako Fermin Calbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren solairura joan zen bizitzera; frankismo bete-betean, Elbira Zipitriak lehen euskal eskola klandestinoa ireki zuen pisura, hain zuzen ere. 

Zipitria politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua izan zen, oso polemikoa, eta maitatua bezain  gorrotatua. Merezi du emakume haren historia kontatzea. 

 

Azaroaren 7an, 19:00etan
Norberaren gela. Ainhoa Urgoitia & Enrique Rey, 2021

Euskara eta gaztelania. Azpitituluak gaztelaniaz

Zenbait emakume argazkilarik proiektu propio bat egiteko enkargua jasotzen dute, Eulalia Abaituaren lanaren argazki  batetik abiatuta -lehenbiziko euskal emakume argazkilaritzat hartzen da Abaitua, 1900ean Bilbon ekin baitzion arte horri-. 

Proiektu honek ondoz ondo elkarrizketan jartzen ditu egilearen obra eta bizitza, eta erakusten du nolabait ere lotuta  daudela artistaren bizipenak eta lan haietako bakoitza.

 

Azaroaren 14an, 19:00etan
Cinco lobitos. Alauda Ruiz de Azúa, 2022. (*Museoarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, zuzendaria ezin izango da bertaratu, eta, beraz, proiekzioaren ondorengo solasaldia bertan behera geratu da).

Gaztelaniaz

Amaia erditu berri da, eta jabetu da ez dakiela nola izan ama. Bikotekidea falta du, lan-kontuengatik joana baita aste  batzuetarako; gurasoen etxera itzultzea erabakiko du, Euskal Herriko kostaldeko herri polit batera. Hala, haurra zaintzeko  ardura partekatuko du. 

Amaiak ez daki, ordea, orain ama izanagatik ere sekula ez diola utziko alaba izateari.

 

Azaroaren 21ean, 19:00etan
918 gau. Arantza Santesteban, 2021

Euskaraz. Azpitituluak gaztelaniaz

2007ko urriaren 4ean, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun  haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau  giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen.

Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.

 

Azaroaren 28an, 19:00etan
La ama. Arantza Ibarra & Luisje Moyano, 2016

Gaztelaniaz

Christina kazetaria da, eta Tony boxeolariaren arrastoari jarraika ari da, zeina karreraren gailurrean erretiratu baitzen. Boxeolaria kortijo isolatu batera joaten da ezkutuan eta, han, etxekoandrearen praktika sadomasokistetan murgilduko  dira, larruaren eta zartailuen atzean ezkutatzen diren botere-joko korapilatsuetan. 

Inondik ere, Christinak susmatzen zuen baino misterio askoz ere ilunagoan.

 

Abenduaren 5ean, 19:00etan
Bost minutu. Amaia Nerekan, 2021

Euskaraz. Azpitituluak gaztelaniaz

Aiurrek sei urte bete berriak ditu. Gauero-gauero egunak kontatzen dituzte amak eta biek, sukaldeko egutegiari begira, zenbat egun falta ote diren aita Endika etxera bueltatzeko.

Endikak hamabost urte daramatza espetxe batean, etxetik 540 kilometrora. Aiurrek bi modu izan ditu aitarekin komunikatzeko: hilean behin bisita bat eginda, eta bost minutuko  telefono-deien bidez.

 

Abenduaren 12an, 19:00etan
Nosotras, mujeres de Euskalduna. Larraitz Zuazo, 2016

Gaztelaniaz

Araitz Euskalduna ontzioletako langile baten alaba da, eta buru-belarri ekingo dio Bilbon 1983 eta 1988 bitartean izaniko  borrokaren memoria berreraikitzeari -horri esker lortu zuten, hain justu, ontziolak ez ixtea-. 

Horretarako, amaren ikuspegia eta oroitzapenak baliatzen ditu, bai eta Euskaldunako Emakumeen Asanbladan parte hartu zuten beste  emakume batzuenak ere. Asanblada 1984an sortu zen, greban zeuden langileen alde.

 

Abenduaren 19an, 19:00etan
Cabeza y corazón. Ainhoa Andraka & Zuri Goikoetxea, 2021

Gaztelaniaz

Olinpiar Jokoetan parte hartzeko lortutako sailkapen bakar hartatik (92ko Bartzelonako Jokoak) 24 urte igaro ondoren,  baliteke Espainiako gurpil-aulkiko saskibaloiko emakumezkoen selekzioa berriro ere sailkatzea Paralinpiar Jokoetarako.  Nahiz eta beste herrialdeetako selekzioek baino bitarteko gutxiago izan, taldea bidea egiten ari da, iragarpen guztiak aurka izanagatik ere.

Beste jokalari baten begirada hutsa izan zitekeen ikuspegiaren bidez, modu intimoan erretratatzen  dira kirolariok, zeinak fisikoki zein psikologikoki hazten baitira, harik eta Tokioko 2020ko Jokoetarako sailkapen historikoa lortu arte.

 

EMANALDI BEREZIA

Abenduaren 22an, 19:00etan
Tasio (Montxo armendariz, 1984) 

Gaztelania eta euskara

Tasioren bizitza irudikatzen du filmak. Lokiz mendilerroan (Nafarroa) dagoen herri txiki bateko mutikoa da; zortzi urterekin hasten da mendiko lanetan, eta 14 dituenerako ikazkina da dagoeneko, aita bezala. Bizilagun askok lan finkoaren bila hirira alde egin arren, Tasiok nahiago du bere askatasunari eutsi eta mendian bizi. Anastasio Ochoa Ruiz (Tasio) ikazkin eta  isileko ehiztariaren bizitza du oinarri filmak; gizon hura Zuñigan jaio zen 1916an, eta 1989an hil zen Valderrota mendian.

Euskadiko Filmategiak Tasio filma zaharberritu du Boloniako Cinetecaren baitako L’immagine Ritrovata laborategietan,  2023an. 40. urteurrenean, pelikulak Cannesko Zinemaldian, Boloniako Il Cinema Ritrovaton, Donostia Zinemaldian eta Lyongo Lumière Zinemaldian parte hartu du.

 

Nafarroako ikazkinak (Montxo Armendariz, 1981)

Gaztelania eta euskaraz

1980an, Montxo Armendárizek egur-ikatza eskuz egiten zuten azken ikazkinen erretratu korala filmatu zuen Nafarroako mendietan. Euskadiko Filmategiak zaharberritutako filma.

 

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand