Gazteentzako lantegia: 'Zenbaki lehenen hiria'

Hasiera: Larunbata, 21 Iraila 2024

Amaiera: Larunbata, 21 Iraila 2024

Hasteko ordua: 11:30etik

Bukatzeko ordua: 13:30era

Zenbaki lehenen seriea jolas matematikoa izan da, da eta izango da beti, eta, aldi berean, tresna garrantzitsua bihurtu da Interneteko aro digitalean gure komunikazioak eta pasahitzak zifratzeko eta babesteko.

Bere itxura kaotikoak, bere iragarri ezintasunak eta bere propietate bitxiek, matematikarien jakin-mina ez ezik, artistena ere erakartzen dute, Esther Ferrer donostiarrarena kasu.

Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoaren barruko plazan dagoen Ferrerren Números primos (2023-2023) lana, alegia, lantegia honen protagonista izango da. Ekimena Euskadiko Arkitektura Institutuak eta Maushaus elkarteak antolatu dute, museoarekin lankidetzan. Bertan, zenbaki-serie horien irudikapen artistikoan murgiltzen saiatuko gara, eta zenbaki bitxi horien propietateak eta paradoxak deskubritzen. 

Antolatzaileak:

EAI IAE logo title horizontal black pixel web logo web2

Irailaren 21ean, 11:30etik 13:30era
12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta
Doan, leku mugatua. Aurrez izena emateko museo@artium.eus helbide elektronikoan edo 945.20.90.20 telefonoan (irekiaren ordutegian). Jarduerara sartzeko beharrezkoa izango da museoak erreserba baieztatzea.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand