CinémArtium. 2024ko iraila

Hasiera: Asteartea, 24 Iraila 2024

Amaiera: Asteartea, 24 Iraila 2024

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.

 

Irailaren 24an

Partir un jour. Amélie Bonnin, 2021. FR azpititukuak

Batxilergoa gainditu berritan, Julienek bere jaioterria utzi zuen, hiriburuan anbizio handiagoko bizitza bat eraikitzeko, bere oroitzapenak atzean utzita. Itzuli behar duen egunean, txokolatezko bi galleta paketeren artean bueltatzen dira oroitzapen horiek.

Fraya. Clémentine Delbecq, 2022. FR azpitituluak

Rufusek eta bere osaba Alphak, Boli Kostakoa, Perpinyaren atzeko mendietako hotel zahar bat eramaten dute. Uda hasieran, Alpha Boli Kostara joan zen familiako lursail batzuk saltzera eta Frantziako negozioan inbertitzera, ilobari utzi aurretik. Bitartean, Rufus hotela zaintzen ari da bere neskalagunarekin, Monikarekin. Baina Alpha Afrikara joateak bere planak aldatuko ditu.

 

Emanaldi aretoan. 18:30ean. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20

 

Institut Français

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand