Solasaldia Adania Shibli eta Michael Marderren artean

Hasiera: Azteazkena, 2024(e)ko Ekainaren 05a

Amaiera: Azteazkena, 2024(e)ko Ekainaren 05a

Hasteko ordua: 18:30ean

Adania Shibli idazle palestinarra eta Michael Marder filosofo eta Ikerbasqueko ikerlaria museoan solastuko dira, ingelesez, aldi bereko gaztelania eta euskarara itzulketarekin.

Adania Shiblik (Palestina, 1974) eleberriak, antzezlanak, kontakizun laburrak eta saiakera narratiboak idatzi ditu. Birritan jaso du AM Quattan Fundazioaren Idazle Gazte Palestinarrentzako Saria, 2001ean Masaas eleberriagatik (Al-Adab, 2002; ingelesezko itzulpena: Touch, Clockroot, 2009), eta 2003an Kulluna Ba 'id bethat al Miqdar aan el-Hub eleberriagatik (Al-Adab, 2004; ingelesezko itzulpena: We Are All Equally Far from Love, Clockroot, 2012). Bere azken lana Tafsil Thanawi eleberria da (Al-Adab, 2017; ingelesez Minor Detail, Fitzcarraldo Edition/Erresuma Batua, eta New Directions/Estatu Batuak, 2020). Liburu hori 2020an National Book Award sarirako hautatuen artean egon zen, eta 2021ean International Booker Prizerako izendatu zuten. Liburua gaztelaniaz argitaratu du Hoja de Lata argitaletxeak, Un detalle menor izenarekin, eta katalanez Navona argitaletxeak, Un detall menor izenarekin. Erein Argitaletxeak laster aurkeztuko du eleberriaren euskarazko itzulpena, Detaile xume bat izenburupean.

Shibli ikerketa akademikoan eta irakaskuntzan ere aritzen da Europako hainbat unibertsitatetan, eta baita Birzeiteko Unibertsitatean ere, Palestinan (2012-2018).

Michael Marder IKERBASQUEko Ikerketa katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filosofia Sailean, Vitoria-Gasteizen. Bere testuetan hainbat alor jorratzen ditu, hala nola teoria ekologikoa, fenomenologia eta pentsamendu politikoa, besteak beste. Artikulu zientifiko eta monografia askoren egilea da, besteren artean: Plant-Thinking (2013); Phenomena—Critique—Logos (2014); The Philosopher’s Plant (2014); Dust (2016), Energy Dreams (2017), Heidegger (2018), Political Categories (2019), Pyropolitics (2015, 2020); Dump Philosophy (2020); Hegel's Energy (2021); Green Mass (2021), Philosophy for Passengers (2022) eta The Phoenix Complex (2023).

 

Ekainaren 5ean, 18:30ean
Emanaldi aretoa. Doako jarduera, aurretiko erreserbarekin 945 20 90 20 telefonoan, museoaren leihatilan edo hemen.

Jarduera streaming-en bitartez jarraitu ahal izango da museoaren Youtube kanalean.

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand