Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatuz solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.
Apirilaren 23an, 18:30ean
De son vivant. Emmanuelle Bercot, 2021. FR azpitituluekin
Seme bat (Benoît Magimel) gaixotasun larri bat ukatzen. Ama bat (Catherine Deneuve) jasanezinari aurre egiten. Eta bien artean sendagile bat eta erizain bat, beren lana egiteko eta egoera onartzen laguntzeko borrokan. Ama-semeek urtebete dute, lau urtaro, elkartzeko eta, bizi diren bitartean, hiltzeak zer esan nahi duen ulertzeko.
Maiaitzaren 28an, 18:30ean
Le roi David. Lila Pinell, 2021. FR azpitituluekin
Shana lan bila dabil, dirua behar du Frantzia eta hango jendea atzean uzteko. Baina ahaztu nahi duen iragana ez dago inoiz urrun. Gainera, benetan atzean utzi nahi du?
Ekainaren 25ean, 18:30ean
Une femme à la mer. Céline Baril, 2022. FR azpitituluekin
Turkiako hegoaldeko penintsula batean lehen opor-eguna gozatu beharrean, Anna lozorro astun batean harrapatuta dagoela dirudi, Thomas senargaia konturatu gabe. Arratsaldean, neska bat hondartzan desagertzen denean, animatu egiten da eta haren bila joatea erabakitzen du, nahiz eta ezezaguna izan eta gaua erori.
Que la bête monte. Marthe Sebille, 2021. FR azpitituluekin
Landa eremuan izandako autobus istripu baten ondorioz, Lupak Albani jarraitzea erabaki du. Alban oinez doa gertuen dagoen herriraino. Bidezidorra hartzea erabakitzen dute, baina baso arraro batean galtzen dira.
Emanaldi aretoan. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20