2024ko Aste Santua Artium Museoan

Hasiera: Osteguna, 28 Martxoa 2024

Amaiera: Igandea, 07 Apirila 2024

Carolina Caycedoren Adiskideen lurraldea erakusketari agurra

Datorren apirilaren 7an amaituko da Carolina Caycedo (Londres, 1978) artista kolonbiarraren erakusketa. Itxiera dela eta museoak programazio berezia prestatu du Aste Santuko jaiegunekin batera.

Ibaiak egiten. Lantegi irekiak

Artista kolonbiarraren Adiskideen lurraldea erakusketari agur esateko, ibaien erretratuak egin eta haien istorioak kontatuko ditugu. Ura margotu eta animaliak, landareak, harriak eta bertan bizi diren izaki guztiak marraztuko ditugu. Guztion artean ibai luzeak sortuko ditugu pertsonaia eta istorio askorekin.

Martxoaren 28, 29, 30 eta 31n; apirilaren 1, 3, 4, 5 eta 6an // 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
5-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Argibide gehiago: 945 20 90 20

Miaketa kuadernoa

Erakusketaz modu desberdin batean gozatu ahal izateko, bakarka edo lagunartean, miaketa-koadernoak 10 enigma proposatzen dizkizu, modu bizigarri eta dibertigarrian, erakusketa zeharkatzen eta artistaren lana esperimentatzen laguntzen dizutenak.

 

Bisita gidatuak 

Bi aste hauetan zehar, Artium osorik bisita gidatuak egingo dira, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbidea. Gainera, apirilaren 3an eta 7an Caroloina Caycedoren erakusketaren azken bi bisita gidatu monografikoak egingo dira.

Bisita guztiak museoko Lorategitik abiatuko dira.

Martxoaren 28an, osteguna, 17:30ean
Artium osorik

Martxoaren 29an, ostirala, 17:30ean
Artium osorik

Martxoaren 30ean, larunbata, 12:30ean
Artium osorik

Martxoaren 31n, igandea, 12:30ean
Artium osorik

Apirilaren 1ean, astelehena, 12:30ean
Artium osorik

Apirilaren 3an, asteazkena, 18:00etan
Carolina Caycedo. Adiskideen lurraldea

Apirilaren 7an, igandea, 12:30ean
Carolina Caycedo. Adiskideen lurraldea

 

Aste Santuko ordutegi berezia: Martxoaren 28, 29, 30 eta 31n eta apirilaren 1ean, zabalik 11:00etatik 20:00etara (apirilaren 2an, asteartea, itxita).
Doako sarrera: Arratsaldero; Igandeetan egun osoa; egunero 14 urtez azpikoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta pentsiodunentzat.
Tarifa orokorra: 5 €

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand