CinémArtium. 2024ko urterrila, otsaila eta martxoa

Hasiera: Asteartea, 30 Urtarrila 2024

Amaiera: Asteartea, 19 Martxoa 2024

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatuz solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.

 

Urtarrilaren 30an, 18:30ean
Libre Garance!. Lisa Diaz, 2022

82ko uda da. Garance, hamaika urteko neska, Cévenneseko herrixka urrun batean bizi da, gurasoak bizimodu alternatiboa egiten saiatzen direlarik. Bi ekintzaile italiarrek gertuko banku bat lapurtzen dutenean, Garance eta bere familiaren bizitza erabat aldatuko da.

 

Otsailaren 27an, 18:30ean

La page blanche, Murielle Magellan, 2022

Eloïse bakarrik dago eserita Parisko banku batean. Ezin du gogoratu nor den, nondik datorren edo nola iritsi den hona. Orduan, bere bizitzari buruzko ikerketa dibertigarri bat hasiko du. Amnesia honek maitasuna aurkitzen eta bere bizitza berrasmatzen lagun liezaioke.

 

Martxoaren 19an, 18:30ean
Bungalow, Lawrence Côte-Collins, 2021, ES azpitituluekin

Sarahk eta Jonathanek apartamentu bat erosi berri dute eta eraberritzear daude ametsen etxe bihurtzeko. Hala ere, ezer ez da espero bezala aterako. Erabaki txar batzuen ondorioz, bikoteak diru gehiago gastatu behar du..

QUEBw1

 

Emanaldi aretoan. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20 

Institut Français

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand