Urtarrileko, otsaileko eta martxoko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren zazpigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.
Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zeina zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen baita, izen handiko zientzialarien presentzia nabarmenarekin.
Programa osoa jaitsi (pdf) Sarreren salmenta
Urtarrilak 11, osteguna (ordutegi berezia zikloaren inaugurazioa dela eta: 18:00etan)
Oppenheimer. Christopher Nolan, 2023
Proiekzioaren aurretik, Igor Campillok, UPV/EHUko Zientzia Fisikoetan doktore eta Euskampus Fundazioko zuzendariak, zikloari hasiera emango dio Robert Oppenheimer fisikariari buruzko hitzaldi batekin.
J. Robert Oppenheimer fisikaria Manhattan proiektu ultrasekretua gidatzeko hautatu zuten Bigarren Mundu Gerran. Zientzialari-talde batek lagundurik, urteak eman zituen bonba atomikoa garatzen eta diseinatzen. 1945eko uztailaren 16an mamitu zen fisikariak eginiko lana: urte hartan gertatu zen historiaren ibilbidea betiko aldatu zuen lehenbiziko leherketa nuklearra.
Urtarrilak 18, osteguna
Semmelweis. André de Toth, 1940
Aurkezlea: Miguel Angel Goenaga. Medikua, Donostiako Ospital Unibertsitarioa. OSI Donostialdea
Hungariako mediku baten bizitza, haren garaiko medikuek eta ikertzaileek osaturiko establishmentaren aurka eginiko borrokaren bidez kontatua. Semmelweis prozedura antiseptikoen aitzindari bihurtu zen, eta makina bat emakumeren bizitza salbatu zuen berak asmaturiko metodo berritzailearekin.
Urtarrilak 25, osteguna
Memorias de África. Sydney Pollack, 1985
Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias. Biologoa, UPV/EHU eta DIPC
Karen Blixen aristokratak hartua du erabakia: nekazari gisa bizitzera joango da Afrika aldera, senarrarekin elkartzera, zeinak kafe-sail batean gastatu baitu bere dirua. Senarra desleiala zaiola jakin ondoren, Karenek Denys hiztariarenganako erakarpena sentituko du, baina konturatuko da hark nahiago duela bizimodu soila, zeina bateraezina baita Karenen klase sozialarekin.
Otsailak 1, osteguna
Ekaitz perfektua. Wolfgang Petersen, 2000
Aurkezlea: Onintze Salazar. Fisikaria, Euskalmet eta Tecnalia.
1991ko Halloween egunean, gizakiak zein itsasontziak hiru sistema meteorologikoren aurka borrokan ari dira: hirurek ere ustekabean talka egin dute, eta historia modernoko ekaitzik handiena eta basatiena sortu dute: "ekaitz perfektua".
Otsailak 8, osteguna
Bomshell: La historia de Hedy Lamar. Alexandra Dean, 2017
Aurkezlea: Maia García-Vergniory. Fisikaria, DIPC eta Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids
Hedy Lamarr aktore austriarra, ezkontza itogarri batetik ihes egin ondoren, Hollywoodeko izar nagusietako bat bilakatu zen
1940ko hamarkadan. Glamour eta erakargarritasun sexual haien atzean, ordea, zientzialari eta asmatzaile talentudun bat
zegoen, eta Bluetooth teknologiaren oinarritzat hartzen den irrati-sistema sortu zuen.
Otsailak 15, osteguna
Tiempo de silencio. Vicente Aranda, 1986
Aurkezlea: Itziar Alkorta. Biokimikaria, UPV/EHU
Madril, 1940ko hamarkada. Pedro mediku gazte bat da. Minbiziari buruzko ikerketa-zentro ofizial batean lan egiten du, eta Ipar Amerikatik datozen akuriak baliatzen ditu lanerako. Akuririk gabe geratzen denean, zentroko atezainak “El Muecas” izeneko lagunarengana jotzeko aholkatuko dio, zeinak akuri pare bat hazi baititu ondoren saltzeko.
Otsailak 22, osteguna
Plan 75. Chie Hayakawa, 2022
Aurkezlea: Itziar Vergara. Medikua, IIS Biogipuzkoa.
Etorkizun distopiko batean, Japoniako Gobernuak 75 PLANA abiarazi du, adinekoak beren bizitza amaitzera bultzatzen dituen programa bat, azkar zahartzen ari den biztanleriaren karga soziala eta ekonomikoa arintzea helburu duena.
Otsailak 29, osteguna
Baby Hezten. Howard Hawks, 1938
Aurkezlea: Javier Aizpurua. Fisikaria, DIPC eta Ikerbasque
David Huxley paleontologoak itxura ona eman nahi du Random andre aberatsaren aurrean, zeina aztertzen ari baita Huxleyren museoari milioi bat dolar dohaintzan emateko aukera. Ezkondu aurreko egunean, Huxleyk Susan Vance ezagutuko du, Random andrearen iloba gazte eta alaia. Vance abenturazale zoro samarra da, eta berehala maiteminduko da zientzialari puritanoaz.
Martxoak 7, osteguna
Mars Express. Jérémie Périn, 2023
Aurkezlea: Amaia Bernaras. Ingeniari informatikoa, Computer Engineer eta Euskadiko Parke Teknologikoa
2200. urtean, negozio-gizon aberats batek bi pertsona kontratatzen ditu hacker ospetsu bat aurkitzeko: Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea. Martera iritsi ondoren, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han direla, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neska bat, zeinak sekretu bat baitu isilpean gorderik, unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzkoa.
Martxoak 14, osteguna
Theater of thought. Wener Herzog, 2022
Aurkezlea: Aitzol Garcia Etxarri. Fisikaria, DIPC eta Ikerbasque. Kolaborazio berezia: Rafael Yuste, Columbia Universityko neurobiolologoa.
Werner Herzog zinemagile mitikoaren lentearen bitartez, Theatre of Thought gogoa eta kontzientzia aztertzeko bidaia
bizigarri bihurtzen da. Hala, gure pentsamenduak egiaz kontrolatzen ote ditugun zalantzan jartzeko gonbita egiten digu,
edo, aldiz, gure burmuinak etorkizun ez hain urrunean kontrol mentaleko teknologien mende egongo ote diren pentsatzekoa.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa