Familientzako programazioa abenduan zehar

5-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Doakoak. Ez dago aurretik izena eman beharrik
+info: www.artium.eus 


Amarauna

Abenduaren 2an, larunbata. Bi saio, 16:30-17:15 eta 17:30-18:15 (euskaraz)
Ipuin kontalaria. Urak dakartzan istorioak. Ane Arrugaeta eta Josune García de Bikuña (ARABAZAN).

Abenduaren 16an, larunbata. Bi saio, 16:30-17:15 eta 17:30-18:15 (ele bietan)
Lantegia Nerea Lekuonarekin.

Abenduaren 23an, larunbata. 17:00etan (ele bietan)
Reziklantes kontzertua. Turukutupa.

Abenduaren zubiko lantegi irekiak
Ibaiak egiten. Carolina Caycedoren Adiskideen lurraldea erakusketaren ingurua.
Abenduaren 6tik 9ra. 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era. 

Eguberrietako lantegi irekiak
Zenbaki lehenak eta askoz gehiago. Esther Ferreren Números Primos artelanaren inguruan.
Abenduaren 26tik 30era. 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
Abenduaren 31n. 11:30etik 13:30era


Miaketa koadernoa
Carolina Caycedoren Adiskideen lurraldea erakusketaren ingurua.

Koaderno honek askatu beharreko 10 korapilo proposatuko dizkizu, modu bizi eta dibertigarrian erakusketa ezagutzera eta artistaren lana esperimentatzera eramango zaituztenak.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand