Ikus-entzunezko emanaldiak Carolina Caycedoren 'Adiskideen lurraldea' erakusketa dela eta

Hasiera: Azteazkena, 2023(e)ko Abenduaren 13a

Amaiera: Azteazkena, 2023(e)ko Abenduaren 20a

Sarrera doan, toki mugatua.

Carolina Caycedoren Adiskideen lurraldea erakusketaren esparruan, eta Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin lankidetzan, Artium Museoak Saharako herria protagonista dela, hainbat indarkeria mota (lurraldeak erauzteko proiektuena, horiek ahalbidetzen dituzten estatu-indarrena, eta diskurtso kolonial nagusiena, ustiapen horiek «aurrerapenaren» eta «zibilizazioaren» izenean normalizatzen dituztenak) islatzen duten bi film eskainiko ditu.


Abenduaren 13an, 19:00etan
Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental
Laura Dauden eta Miguel Angel Herrera, 2023, 26 min

Emakumeak beti egon dira Marokoko erresumaren kolonialismoaren eta beren lurraldearen, Mendebaldeko Sahararen, espoliazioaren aurkako sahararraren erresistentziaren lehen lerroan.

Marokoko indarren eta nazio askapenerako Saharako mugimenduaren —Fronte Polisarioaren— arteko 2002ko azaroko su-etenaren hausturak errepresioa areagotu zuen arren okupaziopean bizi diren ekintzaileak bildu egin ziren, 1975etik gaur egun arte haien —haien alaben, amen, ahizpen eta amonen— aurka egindako era guztietako indarkeriak dokumentatzeko.

Ekintzaileen esperientziekiko begirada sentikor eta hurbil batekin, oso ezagunak ez diren animazio eta datu estatistikoekin osatua, Insumisas filmak prozesu historiko hau aurkezten du, protagonisten ahotsetan oinarrituta, nazioarteko biktimen, ikertzaileen eta ekintzaileen rol hirukoitzean.

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, Irantzu Mendia Azkue ikertzaileak, Hegoa Institutuaren zuzendariak, Que salga todo a la luz txostenaren ondorio nagusiak azalduko ditu, eta solasaldi bat irekiko da, El Ghalia Djimi eta Mina Baali giza eskubideen defendatzaile eta ekintzaile sahararren parte-hartzearekin.

 

Abenduaren 20an, 19:00etan
DESERT PHOSfate
Mohamed Sleiman Labat, 2023, 58 min

DESERT PHOSfate Mohamed Sleiman Labat artista sahararraren film dokumentala da. Bertan, fosfatoaren historia kontatzen da, harea-partikulei, landareei eta gizakien desplazamenduei buruzko narrazioen geruza anitzak arakatuz. Basamortuko errealitate, metafora eta poetika irudimentsuak kontatzeko moduak aztertzen ditu filmak. Era berean, praktika kolonialen, erauzketa antropozentrikoen hondarren eta mundua ezagutzeko eta kontatzeko aintzinako moduen galeraren arteko lotura azpimarratzen du.

Sahararrak Mendebaldeko Saharatik datoz, Afrikako ipar-mendebaldeko eskualde batetik. Inguru hori fosfatodun mineraletan aberatsa da, eta horrek Europako eta Marokoko erauzgailuak erakarri ditu 1950eko hamarkadatik. Sahararrak nomada indigenak dira, eta milaka urtean bizi izan dira inguru horretan, basamortuan bizitzeko eta harekin harremanetan jartzeko modu berezi batekin; ahozko poetikan eta etengabeko mugimenduan oinarritutako modu bat. Mendebaldeko Saharako gatazka latzak Aljeriara eraman ditu gehienak, hirurogeita hamarreko hamarkadan izandako gerraren ondorioz.

Sahararrak Hamada izeneko basamortu belartsu eta babesgabe batean bizi dira orain, non tenperatura altuak eta bizi-baldintzak oso gogorrak diren; baina, harrigarria bada ere, ustekabeko praktika bat garatzen hasi dira. Nekazaritza! Eta testuinguru espezifiko horretan elikagaiak tokian bertan hazteko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzen ari dira.

Mohamed Sleiman Labatek, filmaren zuzendariak, proiekzioaren ondorengo solasaldian harrtuko du parte.

 

Laguntzailea:

logo RASD

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand