CinémArtium. 2023ko urria, azaroa eta abendua

Hasiera: Asteartea, 24 Urria 2023

Amaiera: Asteartea, 19 Abendua 2023

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.

 

Urriaren 24an, 18:30ean
Fragile. Emma Benestan, 2021

Az-ek ostra-hazle batentzat egiten du lan Sèten. Ostrak buruz ezgutzen ditu, ehundaka irekitzen baititu. Horietako batean, Az-ek eraztun bat ezkutatzea erabakitzen du, Jess neska-lagunari berarekin ezkontzeko eskatzeko.

 

Azaroaren 28an, 18:30ean
Marcher sur l’eau. Aïssa Maïga, 2022, FR. azpitituluekin

Houlayek 12 urte ditu eta Nigerreko Tatiste hirian bizi da. Egunero, kilometro batzuk egiten ditu ur bila joateko. Herrixka mugitu egiten da eta putzu bat eraikitzea lortzen du. Gizon eta emakume horientzat bizitza berri baten promesa da.

 

Abenduaren 19an, 18:30ean
L’été l’éternité, Emilie Aussel, 2020

18 urterekin bizi eta maitatzea, udako egun eta gauetan kezkarik gabe murgiltzea, bat-batean zure lagunik onena galtzea eta ezer ez dela betiko konturatzea. Topaketa erabakigarrien garaia da, eta berpiztu egiten zaituzte.

 

Emanaldi aretoan. 18:30ean. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20

 

Institut Français

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand