Lagunartean: artistekin solasean

Hasiera: Astelehena, 30 Urria 2023

Amaiera: Astelehena, 18 Abendua 2023

Hasteko ordua: 18:30ean

Adiskideen taldeak sorkuntza- eta pentsamendu-prozesuak ezagutzeko duen interesetik abiatuta, programa berri hau abiatu dugu. Hilean behingo jarduera honetan, topaketa bat egitea proposatzen dugu sorkuntza garaikidean erreferentziazkoak diren artistekin.

Topaketak astelehenetan egingo dira, museoak ateak ixten dituen egunean, beste modu batez egin ezin diren lan horiek guztiak egiteko.


Urriaren 30ean, 18:30ean
Susana Talayero (Bilbo, 1961)

1986an UPV-EHUn Arte Ederretako lizentzia eskuratuta, Erromara aldatu zen, eta hamar urtez aritu zen han lanean. Haren obraren berezitasun nagusia da aurkitutako izaera xumeko objektuekin –hala nola papera, gutunazalak, kartoiak, material plastikoak– esperimentatzea eta horiek lanetan txertatzea, itsatsita nahiz marrazteko eta margotzeko euskarri gisa erabiliz. Erakusketei dagokienez, nabarmentzekoak ditu Presagios, Mallorcako Casa de Cultura de Santanyí (2021); El oscuro en su interior, CarrerasMugica, (2019) eta Bilboko Arte Ederren Museoak 2016an antolatutako Kronika geldiezina 1987-2016 atzerabegirakoa.

Azaroaren 27an, 18:30ean
Iñaki Gracenea (Donostia, 1972)

Arte Ederretako lizentziaduna da UPV-EHUn. Bere lanen bidez kontrol-egiturek sortzen dituzten irudiak kolokan jartzea bilatzen du, arteak haiei esanahi berria emateko duen ahalmenaren ikuspegitik, eta, azken hamarkadan, kontrol-arkitektura eta espetxe-arkitekturaren historia izan ditu ardatz. Arlo horietan landutako proiektuak ikusgai izan dira New Yorkeko Lloyd Sealy Library John Jay College / CUNYn eta Espainiako Akademian, Erroman.


Abenduaren 18an, 18:30ean - ATZERATUTA. Barkatu eragozpenak
Bene Bergado (Salamanca, 1963)

80ko hamarkadan Bilboko Arte Ederren fakultatean trebatutako belaunaldi bateko kide da, eta fakultate horretako irakasle izan da hamarkada batez. Gaur egun, Madrilen bizi da, eta hantxe lan egiten du. Haren obrek kontsumo-ohiturei eta kontsumo-praktikei buruz dihardute, bizi garen gizartea eraldatzeko duten ahalmenaz, eta proposatzen dizkigute objektu hibridoak, errealitatearen eta fikzioaren artekoak. Azken proiektuen artean, nabarmentzekoak ditu Leongo MUSAC museorako egindako proposamena, Persona (2020), eta gaur egun Bilboko Azkuna Zentroan ikusgai dagoen Decrecer erakusketa.

 

Museoaren Adiskideei zuzendutako jarduera.
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo Adiskideen WhatsAp-ean (747 488 488)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand