Filmategiaren zikloak: Euskal emakume zinemagileak III

Hasiera: Osteguna, 05 Urria 2023

Amaiera: Osteguna, 21 Abendua 2023

Urria, azaroa eta abenduko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean 

Euskadiko Filmategiak Euskal emakume zinemagileak zikloaren bigarren edizioa antolatu du urteko azken hiruhileko honetan, beren ibilbideetan gutxienez film luze bat grabatu duten euskal emakume zinemagileen talentua agerian jartzea helburu duen programa. Lehenengo edizioan bezala, zinemagile bakoitzak libreki hautatu du bere film guztien artean zein erakutsi nahi duen, eta jendaurrean aurkeztuko du.

Artium Museoa Euskadiko Filmategiak antolatutako zikloen egoitza da, Donostiako Tabakalerarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Iruñeko Golem Baiona Zinemekin batera.

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

Programa

Urriaren 5ean
Arnasa betean. Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufía, 2023

Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen istorioa da hau. Hiru urpekarik gidatzen gaituzte beren filmen gai eta begiraden zehar, euren ametsekin, aurrera ateratzeko grinaz eta, batez ere, zinemari egiten dioten ekarpena nabarmenduz.

Zuzendariek egingo dute proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko dute parte.

 

Urriaren 19an
El sueño de la sultana. Isabel Herguera, 2023

1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inések iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.

 

Urriaren 26an
Matrioskas, las niñas de la guerra. Helena Bengoetxea, 2021

Teresa, Alicia, Araceli eta Julia 90 urtetik gorako lau emakume dira, itxuraz arruntak izan arren, horren azpian deserrotzeak eta erbesteratzeak markatutako lau aparteko bizitza dituztenak: Espainiatik Errusiara, eta gero Errusiatik Kubara. Beren burua egin duten emakumeak eta beren ibilbideko heroiak. Gosea, hotza eta gerrarekiko beldurraren oroitzapenak harrera egin zien eta jadanik existitzen ez den etxearekiko nostalgiarekin, oso gutxi ezagutzen duten lurralde baten urruntasunarekin eta, zenbaitentzat, amestutakoa ez den herrialde baterako itzulerarekin nahasten dira.

Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Azaroaren 2an
Próxima estación. Estela Ilárraz, 2007

Krisi ekonomikoak eta gizartearen gainbeherak bultzatuta, hiru milioi ekuadortarrek etxetik alde egiten dute amets baten atzetik: amets espainiarra. Dokumental honek Ekuadorreko etorkinen hiru familiak Espainian bizi duten errealitatea eta haien familiek Ekuadorren bizi duten egoera erakusten ditu.

Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Azaroaren 9an
Alardearen seme-alabak. Jone Karres, Eneko Olasagasti, 2013

Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten parte-hartzeari buruzko dokumentala; parte-hartze horrek eragindako sentimenduak eta eztabaida aztertzen ditu. Bi herrietako festak egun bat besterik ez du irauten. Egun oso bat da istorio hau kontatzeko baliatzen den egitura. Lehen zatian, Alardea hasieratik zer den jasotzen du, bere historia, eszenaratzea, egitura, ezaugarriak. Bigarren zatiak gatazkaren hasiera eta lehen urteetan, 90eko hamarkadan, izan zuen garapena kontatzen du. Hirugarren zatia, aldiz, 2011 eta 2012 urteetan kokatzen da, eta festaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzen du. Euren bizipenak, sentsazioak eta pentsamoldeak azaltzen dituzten bi herrietako pertsonai desberdinen bidez egin da kontakizuna.

Jone Karres zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Azaroaren 23an
My way out. Izaskun Arandia, 2022

Londresko The WayOut trans dantzaleku eta Vicky Lee haren sortzaileari buruzko dokumentala. Dantzalekuak 30 urte bete ditu, eta atzera begirada bat egin dugu Londreseko trans eszenaren azken hiru harmarkadetan barna sakonduz, eta leku seguru eta paregabe honek trans komunitatean duen eragina aztertuz.

Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Azaroaren 30ean
Azken bidaia. Enara Goikoetxea, Iurre Telleria, 2011

Orain 70 urte baino gehiago, Pirinioetako baserri batean bost herrialdetako sei lagun atxilotu zituzten gauez. Gertakarien hariari tira eginda, istorio bakarra lortuko dugu. Bigarren Mundu Gerran ihesbide-lerro zabala osatu zuten ehunka lagunek, Comète sarea, hain justu ere.

 

Abenduaren 7an
Pelota II. Olatz González de Abrisketa, Jorgen Leth, 2015

Esku-pilota. Pelota filma (1983) grabatu eta hogeita hamar urtera, Jørgen Leth zinemagile daniarra Euskal Herrira itzuli da eta, Olatz Gonzalez Abrisketa zinemagile eta antropologoarekin batera, kirol honen sekretu ezkutuenetako bat argitu nahi du: partida bakoitzerako pilotarik onenen hautaketa.

Olatz Gonzalez de Abrisketa zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Abenduaren 14an
Irrintziaren oihartzunak. Iratxe Fresneda, 2016

Irrintziaren oihartzunak Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartetariko bat da; burutugabeko proiektuak gorabehera, Loyartek ez dio inoiz zinemagilea izateari utzi.

Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

 

Abenduaren 21ean
El último verano. Leire Apellaniz, 2016 

Urtero bezala, Miguel Ángelek errepideak eta bideak zeharkatzen ditu bere negozio txikia sendotu nahian: aire zabaleko filmen proiekzioa. Telefono mugikorraren bidezko elkarrizketa, topaketa eta tratu ugarik jazotzen dira ibilbidean, eta badirudi ez duela amaierarik. Cowboy nekaezin bat bezala, beti bere automobilaren volantean, ezinezko ilusio baten alde borrokatzen da, zinema jada ez baita zena eta bere lanak egunak zenbatuak baititu.

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand