Familientzako lantegiak. 2023ko urria, azaroa eta abendua

Hasiera: Larunbata, 2022(e)ko Urriaren 01a

Amaiera: Larunbata, 2022(e)ko Abenduaren 17a

Artium Txikia eta Good Morning, Artium!, familientzako jarduerak asteburuan.

Artium Txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:30etik 12:45era
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Urriaren 1ean, igandea
Puntua eta lerroa planoaren gainean. Batzuetan, sortzeko, beste pertsona batzuek egin dutenari erreparatu behar diogu, edo urrats berberak errepikatu. Lantegi honetan, funtsezko elementuak diren puntua, lerroa eta planoa errepikatuko ditugu geure eskultura sortzeko baliabide gisa.

Urriaren 8an, igandea
Iragana argiztatzen. Benetako altxorrak daude kobazuloetan. Bertako biztanleek munduan egindako ibiliaren arrasto txikiak utzi zituzten beren atzean, baina nora begiratu dakienak bakarrik ikusten ditu. Lantegi honetan historia margoz, zigiluz, argiz eta irudimenez argituko dugu.

Urriaren 15ean, igandea
Plano bat marrazten. Eta gure marrazkia erliebe bihurtuko bagenu? Lantegi honetan buztinezko pieza bat sortuko dugu, eta bertan ukimena izango da gakoa, altxatukon ditugun bolumenetatik sortuko diren argiak eta itzalak.

Urriaren 22an, igandea
Alegiazko kartografia. Mapek gure ingurunea ulertzen eta bertan nabigatzen laguntzen digute, baina leku berriak imajinatzeko eta sortzeko aukera ere ematen digute. Objektu txiki batekin mundu berrietan nola koka gaitezkeen ikusiko dugu.

Urriaren 29an, igandea
Munduak sortzea. Artea munduari begiratzeko tresna bat izan daiteke, baita mundua irudikatzeko ere. Lantegi honetan espazio eta pertsonai berriak sortuko ditugu collagearen teknika erabiliz.

Azoaroaren 5ean, igandea
Kolorea/argia. Gaur, lantegietako leihoetan gure formekin eta argiarekin esperimentatuz sortuko diren argi eta koloreekin jolastuko dugu.

Azaroaren 12an, igandea
Hiri zintzilikatuak. Carolina Caycedoren lanak gure planetak duen altxor baliotsua eta hango ekosistemak babesteko dugun betebeharra gogorarazten digu. Lantegi honetan mundu alternatibo bat irudikatuko dugu.

Azaroaren 19an, igandea
Bira ezazu letra! Zein dira zure izenaren letrak? Bazenekien norabide desberdinetan jar daitezkeela? Eta hori eginez beste letra batzuk bihur daitezkeela? Hori egingo dugu lantegi honetan.

Azaroaren 26an, igandea
Geure museoa sortuko dugu / Nork lan egiten du hemen? Bisita honetan Artium Museoan barrena ibiliko gara, espazioari, artelanei, argiari eta bertan lan egiten duten pertsonei begira eta, ondoren, gure museoa sortuko dugu lantegian.

Abenduaren 3an, igandea
Letren hizkuntza. Letrak bizirik daudela uste al duzue? Lantegi honetan, familia tipografikoen atzean ezkutatuta dagoen nortasuna ezagutuko dugu, eta gero kartelak sortuko ditugu haiekin.

Abenduaren 10ean, igandea
Biguna eta gogorra. Museoko aretoetan barrena gabiltzala, materialik gogorrenekin eta bigunenekin egindako artelanak bilatuko ditugu, eta, ondoren, bi ezaugarri horiek uztartzen dituen eskultura bat sortzen saiatuko gara.

Abenduaren 17an, igandea
Margolanak eraldatzeko bidean. Artelanak beti berdin ikusten al dira? Zer dela eta aldatzen da haien itxura gure begien aurrean? Lantegi honetan margolanak egin eta gero hainbat ingurumen-faktoreren eraginpean utziko ditugu zer aldaketa gertatzen diren ikusteko.

 

--

Good Morning, Artium!

Igande goizean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: Igandero, 11:30etik 13:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Urriaren 1ean, igandea
Be positive? Zeri esaten diogu espazio positibo eta negatibo artelan batean? Espazio hutsa protagonista izan daiteke? Lantegi honetan kontzeptu horietan sakonduko dugu kolorearen bidez.

Urriaren 8an, igandea
Labyrinths. Nola mugitzen gara museo batean? Zer marrazki osatzen dugu gure oinekin Artium Museoko aretoen labirintoan gabiltzala? Gure ibilbideen mapak marraztea izango da paisaia ezohikoak sortzeko abiapuntua.

Urriaren 15ean, igandea
Lots of knots. Julia Spínola artistak bezala, korapiloak eta ehundutako harien mihiztadurak izango ditugu inspirazio iturri, elkarreragiteko moduko instalazio bat sortzeko.

Urriaren 22an, igandea
Art in the shadows. Artista batzuek argi-aldaketak erabiltzen dituzte beren lanei begiratzeko funtsezko osagai gisa. Gaur ikusiko dugu argiaren aldaketekin erabat alda daitekeela objektu bati buruz dugun pertzepzioa. Lantegian eskultura txikiak sortuko ditugu, hain zuzen ere itzalen artean gertatzen den guztiari erreparatzeko.

Urriaren 29an, igandea
Body Art. Gorputzaren irudikapena artearen konstanteetako bat da. Artista garaikideek beren burua nola autoerretratatzen duten aztertu ondoren, tresna bat sortuko dugu gure gorputza artelan bihurtzeko.

Azaroaren 5ean, igandea
Wordplay. Hitzekin jolastuko gara gaur. Nerea Lekuonak erabili dituen tipografiak eta estetika maileguan hartuz gure ideiak islatuko dituen eslogan bat sortuko dugu.

Azaroaren 12an
Nature portraits. Naturako elementuak inspirazio-iturri izan dira beti artista askorentzat. Haien forma eta egitura organikoetan oinarrituko gara izaki berriak sortzeko

Abenduaren 19an, igandea
Paint dripping. Ostadarra sortuz nahasten diren margoak, konstelazioak eta planetak osatzen dituzten pintura-tantak, kolore anitzeko paisaiak sortzen dituzten ibai likidoak… Zoriarekin jolasteko atsegina eta pinturak, jariakin harrigarri eta kontrolaezinak, eskaintzen dizkigun aukera kontaezinak aurkituko ditugu.

Azaroaren 26an, igandea
How to paint water? Nola margotu ditzakegu itsasoek, ibaiek eta lakuek hartzen dituzten kolore ugariak? Carolina Caycedo artistak bezala, uraren espiritua/ideia irudikatzeko moduak bilatuko ditugu.

Abenduaren 3an, igandea
What will the landscapes of the future look like? Museoek eta arteak bizi garen munduari buruz hausnartzen laguntzen digute, baita bizitzeko eta inguratzen gaituenarekin erlazionatzeko beste modu batzuk irudikatzen ere. Gaurko lantegian 3Dko espazioa landuko dugu etorkizunean bertan bizitzeko paisaiak sortzeko.

Abenduaren 10ean, igandea
Opposites attraction. Handia eta txikia, biguna eta gogorra, luzea eta laburra, argia eta iluna kontrako elementuak dira, pareak, elkarrekin lan egitean tentsio interesgarriak sortzen dituztenak. Lantegi honetan, aurkakoekin lan egiteko aukerak aztertuko ditugu.

Abenduaren 17an, igandea
What´s inside? Eskultura batzuek Museoko bisitarientzat ezezagunak diren objektu ezohikoak ezkutatzen dituztela ematen du. Barruan zer egon daitekeen imajinatzera animatzen zara? Lantegian, gure artista-liburua sortuko dugu, eta liburu horren azal-hegoak irekitzean Artiumen lanen altxor ezkutuak ikusiko ditugu.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand