CinémArtium. 2023ko iraila

Hasiera: Asteartea, 26 Iraila 2023

Amaiera: Asteartea, 26 Iraila 2023

Zinema frantsesa ikusteko eta zinemari buruz frantsesez aritzeko lekua

Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.

 

Irailaren 26an
Suprêmes, Audray Estrougo, 2021, sub. FR. azpitituluak

1989. urtea. Seine-Saint-Denisko auzune behartsuetan, lagun talde batek Frantziara iritsi berri den hiphop kulturari esker adierazteko modu bat aurkitzen du. Dantzaren eta grafitien ondoren, JoeyStarr eta Kool Shen rap testuak idazten hasten dira, aldirietan sortzen den amorruaz blaituta. (Filmaffinity).

 

Emanaldi aretoan. 18:30ean. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20

 

Institut Français

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand