Museoaren etorkizunak: Michael Marderren solasaldia

Hasiera: Asteartea, 06 Ekaina 2023

Amaiera: Asteartea, 06 Ekaina 2023

Hasteko ordua: 18:30ean

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin hainbat topaketa antolatu ditu, museoaren etorkizuei eta ondarea zaintzeko eta jakintza sortzeko duen erantzunkizun sozialari buruzko hainbat ikuspegi eskaintzeko.

 

Michael Marder: Landare-museo bati buruzko oharrak

Hitzaldi honetan, gonbidapen bat luzatzen diet entzuleei: nik landare museo esaten diodana erakundearen etorkizuneko biziraupenaren modu dinamiko gisa irudikatzea. Landare-museo diodanean, ez naiz ari museoko eraikinen edukiaz, ez konfigurazio arkitektonikoaz eta materialaz, ezta eraikin horien eta (beste landare-ingurune batzuez gainera) lorategiaren arteko harremanaz ere. Aitzitik, helburuak aztertzea proposatzen dut, denborarekin erlazionatzeko moduak, bai eta museoa landareen izaerari dagokionez definitzen duten harreman sozial eta politikoak ere. Zer itxura izango ote luke bildumak —bai bilduma egiteko prozesuak, bai bildumak berak— landare bat bezala hazi, gainbehera etorri eta eraldatuko litzatekeen museo batean? Nola aldatuko litzateke kontserbazioaren eredua horrelako erakunde batean? Zer zentzu izango lukete erakusketek, edo erakutsitako artelanek, landareek beren organoen esposizioa lurrazalean maximizatzeko duten joera kontuan hartuta, sustraiak iluntasunean eta lurraren hezetasun-erreserbetan mantentzen dituzten bitartean? Hona museoaren etorkizuna begetalizatzeko prozesuan zehar bide-erakusle izango ditugun galdera batzuk.

 

Michael Marder IKERBASQUEko Ikerketa katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filosofia Sailean, Vitoria-Gasteizen. Bere testuetan hainbat alor jorratzen ditu, hala nola teoria ekologikoa, fenomenologia eta pentsamendu politikoa, besteak beste. Artikulu zientifiko eta monografia askoren egilea da, besteren artean: Plant-Thinking (2013); Phenomena—Critique—Logos (2014); The Philosopher’s Plant (2014); Dust (2016), Energy Dreams (2017), Heidegger (2018), Political Categories (2019), Pyropolitics (2015, 2020); Dump Philosophy (2020); Hegel's Energy (2021); Green Mass (2021), Philosophy for Passengers (2022) eta The Phoenix Complex (2023). Informazioa zabaltzeko, ikus haren web orria: michaelmarder.org.

 

Michael Marder: Landare-museo bati buruzko oharrak
Ekainaren 6an, asteartea, 18:30ean
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo on line. Sarrera doan jarlekuak bete arte

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand