Filmategiaren zikloak: Zinema eta zientzia VI

Hasiera: Osteguna, 2023(e)ko Urtarrilaren 12a

Amaiera: Osteguna, 2023(e)ko Martxoaren 23a

Urtarrileko, otsaileko eta martxoko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean  

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren seigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du. Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen dena, eta izen handiko emakume eta gizon
zientzialarien presentzia nabarmenarekin. 

 

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

Programa 

Urtarrilak 12, osteguna
El nombre de la rosa (Jean-Jacques Annaud, 1986). JBGA. 131 min

XIV. mendea da. Monje frantziskotar bat eta bere ikastuna abade-etxe batera joango dira, mutil gazte baten heriotza misteriotsua ikertzera eta argitzera. Beren egonaldian, hilketa bat izan dela susmatuko dute. Beldurrak abade-etxe osoa hartuko du hildako gehiago agertu ahala, eta monjeak egia aurkitzen saiatuko dira.

Aurkezlea: Ricardo Díez Muiño

 

Urtarrilak 26, osteguna
Cuando el destino nos alcance (Richard Fleischer, 1973). JBGA. 97 min

2022. urtea da, eta New York pilaketa- eta kutsadura-egoera jasanezinean dago. Janaria-eskasiak eraginda, Soylent eta beste enpresa handi batzuk elikagai sintetikoak ekoizten hasiko dira herritarren eskaerari erantzuteko. Orduan, New Yorkeko eliteko kide bat hilko dute, eta Frank Thorn polizia kasua ikertzera bidaliko dute.

Aurkezlea: Marta Olazabal

 

Otsailak 2, osteguna
La herencia del viento (Stanley Kramer, 1960). JBGA. 127 min

1920ko hamarkadan, Tennesseeko irakasle bat epaituko dute Butler Legea urratzeagatik, ikastetxe publikoetako irakasleei kreazionismoaren ordez eboluzioa irakastea debekatzen zien legea. Nazioko abokatu nagusietako bi aurrez aurre jarriko dira, publikoaren eta komunikabideen arreta izugarri erakarri dituen epaiketan.

Aurkezlea:Montse Hervella

 

Otsailak 9, osteguna
Madame Curie (Mervyn LeRoy, 1943). JBGA. 124 min

Marie fisika-ikaslea Sorbonan ikasten ari da, 1890eko Parisen. Bere gaitasunen inguruko eszeptizismoari aurre eginez, azkenean plaza bat lortuko du ikertzaile gisa, Pierre Curieren laborategian. Biak bilaketa partekatu batean murgilduko dira, eta elementu kimiko berri bat aterako dute arroka mota jakin batetik: erradioa.

Aurkezlea: Nerea Zabala

 

Otsailak 16, osteguna
¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú (Stanley Kubrick, 1967). JBGA. 93 min

Pertsona desegokiak botoi desegokia sakatuz gero gerta litekeenari buruzko filma. Jack Ripper AEBko Aire Armadako jenerala erabat zoratuko da, eta SESB suntsitzera bidaliko ditu bere bonbardaketa-hegazkinak: ziur dago komunistak azpijokoan dabiltzala, estatubatuarren “gorputz-fluido preziatuak” kutsatzeko.

Aurkezlea: María Blanco

 

Otsailak 23, osteguna
Fire of Love (Sara Dosa, 2022). JBEA. 93 min

Katiak eta Maurice Krafftek bi gauza maite zituzten: sumendiak eta batak bestea. Bolkanologo frantses bikote honek bi hamarkada igaro zituen sumendi aktiboak aztertzen eta dokumentatzen. Inoiz ikusi ez diren sumendi-erupzioen barruko irudiekin, maitasun-istorio intimo bat planteatzen da, Lurraren eta lurreko fenomenoen handitasunean.

Aurkezlea: Juana Vegas

 

Martxoak 2, osteguna
Philadelphia (Jonathan Demme, 1993). JBGA. 125 min

Andrew Beckett abokatua kaleratu egingo dute bere nagusiek HIESa duela jakiten dutenean. Andrew bere enpresaren aurka salaketa bat jartzeko prest dagoen norbait bilatzen hasiko da, bidegabe kaleratu dutelako. Joe Millerrek kasua onartuko du,
bere aurreiritziei aurre eginez eta berak jasan duen diskriminazioan oinarrituz.

Aurkezlea: Julio Arrizabalaga Aguirreazaldegui & Carmen Garde Orbaiz

 

Otsailak 9, osteguna
Drácula de Bram Stoker (Francis F. Coppola, 1992). JBGA. 130 min

1890ean, abokatu gazte bat Transilvaniako gaztelu galdu batera joango da, eta Drakula kondea ezagutuko du. Abokatu gazteak emakume baten argazkia erakutsiko dio eta, guztiz liluratuta, kondeak Londresera bidaiatuko du emakume hori ezagutzeko asmoz. Londresera iristean, emakumea konkistatzen eta liluratzen saiatuko da.

Aurkezlea: José Ramón Alonso

 

Otsailak 16, osteguna
Una mente maravillosa (Ron Howard, 2001). JBGA. 135 min

John Forbes Nash Jr. jaunak denetik bizitu du: fama gorena eta hondamena. Matematikari handi honek sekulako aurkikuntza egin zuen bere karreraren hasieran, eta nazioarteko aintzatespena lortu zuen. Baina Nash dotore eta harroa norbere buruaren aurkikuntza-bidaia mingarri eta lazgarrian batean murgilduko da laster.

Aurkezlea: José Antonio Lozano

 

Otsailak 23, osteguna
Marrazoa (Steven Spielberg, 1975). JBEA. 124 min

Marrazo zuri erraldoi batek Estatu Batuetako kostaldeko herrixka bat mehatxatuko du. Bainua hartzen ari den neska gazte bati eraso egin eta hura hil ondoren, gizon talde bat marrazoa harrapatzeko prest agertuko da. Poliziaburu bat, ozeanografo bat eta eskarmentu handiko marrazo-ehiztari bat elkartuko dira komunitatea izutzen ari diren erasoei amaiera emateko.

Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand