Filipa Ramos: 'Ipar basati eta malkartsua'

Hasiera: Azteazkena, 08 Otsaila 2023

Amaiera: Azteazkena, 08 Otsaila 2023

Hasteko ordua: 19:00

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin topaketa batzuk programatzen ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, haien gizarte- eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegi emateko.

 

Filipa Ramos: Ipar basati eta malkartsua

Zerk osatzen du lurralde bat eta zerk eratzen haren nortasuna?
Haren ehundurak, tenperaturak, aldaketak eta konbinazio kromatikoak ote dira: paisaia esaten dioguna, baina kasu honetan, oso gertuko eta barneratutako paisaia izanik sailkapen horri ihes egiten ote dio?
Biztanleen aldarteak eta bizimoduak ote dira: besteekin adeitsuak edo zakarrak izateko moduak, ingurunearekin eta bertako materialekin erlazionatzeko moduak? Haien adierazpenak ote dira, haien ikusteko eta hitz egiteko moduak?
Edo euria nolabait estimatzea, haizearen eta beroaren aurkako erresistentzia genetikoa, hezetasuna barneratzea?
Mugak lurrak elkarrengandik bereizten dakiten lerro jakintsuak ote dira, ala antzekotasunak, odol loturak eta kidetasunak, eredu genetikoak eta urtaroen mugimenduak ezagutzen ez dituzten bereizketa arbitrarioak dira?
Eta zer eginkizun bete behar dute arte-museoek natura eta kultura bateratzen dituen zalantza-prozesu konplexu honetan?

Gai honekin eta beste batzuekin, Portoko Udal Galerian iberiar ipar-mendebaldearen esentzia bilatu dut, hura egon litekeen lekuak aurkitzen saiatuz. Hitzaldi honek nire buruari egindako galderetako batzuk eta beste batzuk jorratzen ditu, lurralde bat eratzean pertsonek, animaliek, landareek, elementuek eta mineralek hartzen dituzten modu, erritu, testura eta adierazpideei buruzkoak. 

Filipa Ramos Lisboan jaiotako idazle eta komisarioa da, Londresko Kingston Unibertsitateko Ikasketa Kritikoen Eskolan doktorea. Gaur egun, Oportoko Arte Garaikideko Departamentuko zuzendaria da.

Filipa Ramosen ikerketa-eremua, bai bere testu kritiko eta teorikoetan, bai hitzaldi, tailer eta argitalpenetan, kulturak ekologia lantzeko duen modua da, betiere arreta berezia eskainiz arte garaikideak naturaren eta teknologiaren arteko erlazioak sustatzeko duen erari.

 

Filipa Ramos: Ipar basati eta malkartsua
Otsailaren 8an, asteazkena, 19:00etan
Sarrera doan. Toki mugatua.
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan edo artium.eus webguneko sarrerak erosteko atalan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand