Familientzako lantegiak. 2023ko urtarrila, otsaila eta martxoa

Hasiera: Igandea, 2023(e)ko Urtarrilaren 08a

Amaiera: Astelehena, 2022(e)ko Martxoaren 28a

Mini Artium eta Good morning, Artium!, familientzako jarduerak asteburuan.

Mini Artium

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20 

Urtarrilaren 8an, igandea
Zerua etxean. Gaur zeru bat sortuko dugu museoaren barruan, objektu gardenak, hodei harroak eta argi eta kolore jolasak erabiliz. Esti Agirrerekin

Urtarrilaren 15ean, igandea
Pintura arrastatuz. Pintzelekin baizik ezin zela margotu uste zenuen? Lantegi honetan hainbat tresna erabiliko ditugu gure margolanak sortzeko eta margotzeko beste modu batzuk ikasteko. Natalia Albenizekin.

Urtarrilaren 22an, igandea
Kolore-jokoak. Nola sor genitzake formak eta koloreak pintura erabili gabe? Geometriarekin eta gardenkiekin jolastuz, era guztietako materialetan koloreek ezkutatzen dituzten aukera amaigabeak ezagutuko ditugu. Alice Cearretarekin.

Urtarrilaren 29an, igandea
Argi-itzalak. Ba al zenekien argia eta itzala beti elkarrekin doazela? Lantegi honetan instalazio bat egingo dugu material naturalak erabiliz. Natalia Albenizekin.

Otsailaren 5ean, igandea
Norbere bestiarioa. Zein izaki bizi daitezke Jutta Koether artistaren koadroetan? Artistaren lanen barruan bizi litezkeen irudimenezko izakiak diseinatu eta sortuko ditugu. Javi Pradorekin.

Otsailaren 12an, igandea
Koloreen laborategia. Nola lortzen da belarraren berdea? Eta azenario baten laranja-kolorea? Kolore berriak lortuko ditugu eta gure tangram partikularra sortuko dugu nahasketa horiek lortzeko milaka forma aztertzeko. Esti Agirrerekin.

Otsailaren 19an, igandea
2Dtik 3Dra/ Marrazki hedatua / Paperaren mugetatik kanpo. Zer gertatuko litzateke gure marrazkiak paper-orritik kanpora aterako balira? Rafael Lafuenteren lanean oinarrituta, pixkanaka gure euskarritik atereaz joango den artelan bat sortuko dugu, erliebe bihurtu arte. Javi Pradorekin.

Otsailaren 26an, igandea
Hizkiekin jolasean. Badakizu hizkiak komunikatzeko asmatu ziren marrazkiak direla? Lantegi honetan letrak erabiliz konposizioak sortuko ditugu. Natalia Albenizekin

Martxoaren 5ean, igandea
Egizu zeure erretratua. Zenbat aukera ditugu aurpegi bat marrazterakoan? Lerroekin bakarrik egiteko gai gara? Eta material ikusezin baten gainean? Museoko artelanetan oinarrituko gara ustekabeko teknika eta materialekin erretratuak sortzeko. Esti Agirrerekin

Martxoaren 12an, igandea
Mugimendudun pintura. Nork esan du geldirik eta eserita egon behar dela margotzeko? Lanegi honetan Jutta Koetherrek inspiratzeko erabiltzen duen musika entzunez margotuko dugu. Natalia Albenizekin

Martxoaren 19an, igandea
Kolorea karrakatuz. Zein kolore ote daude gordeta Jutta Koetherren koadroetan? Lehen begiratuan erakusten diguna baino kolore gehiago ezkutatzen duen lan bat sortuko dugu. Javi Pradorekin

Martxoaren 26an, igandea
Geometriaren eta koloreen artean. Rafael Lafuente artistaren obratik abiatuta, haren lanetan agertzen diren formak eta koloreak erabiliko ditugu airean zintzilikatutako eskultura bat sortzeko. Andrea Ríosekin.

--

Good morning, Artium!

Igande goizetan, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:30etik 13:30etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Urtarrilaren 8an, igandea
Thinking my city. Zer nahiko zenuke egotea zure ametsetako hirian? Familia bakoitzak hiriaren zati bat eraikiko du, gure neurrira egindako hirigintza garaikidea sortuz. Andrea Ríosekin 

Urtarrilaren 15ean
Monochrome. Batzuetan hala ez dirudien arren, zuriak eta beltzak aukera ugari eskaintzen dizkigute. Bi kolore horiekin konposizio paregabeak sortzera jolastuko gara, Jutta Koetherren lanean oinarrituta. Estibaliz Agirrerekin.

Urtarrilaren 22an, igandea
If I were a bird… Airetik ikusi ahal izango bagenu zer ibilbide egiten ditugun egunero, zer marrazki sortuko litzateke? Noelia Toferekin

Urtarrilaren 29an, igandea
Break into pieces. Collagearen teknikari aplikatutako forma geometrikoek eskaintzen dizkiguten aukera ugariez baliatuko gara aurretik zeuden irudietatik abiatuta irudi berriak eta deigarriak sortzeko. Alice Cearretarekin.

2023ko otsailaren 5ean, igandea
Guess what colors. Jutta Koetherren erakusketa ezagutzea eta haren lanen formak eta koloreak behatzea proposatzen dizuegu. Ondoren, lantegian koloreen nahasketa praktikatuko dugu eta artistaren lanak berrinterpretatzeko erabiliko ditugu. Andrea Ríosekin.

Otsailaren 12an, igandea
Playing with lights. Artista batzuek argia erabili dute beren sorkuntzarako lehengai gisa. Oraingo honetan argia mihise zuri bihurtuko da, non gardentasunarekin edo opakutasunarekin esperimentatuko dugun, hainbat elementu eta gure gorputza erabiliz. Noelia Toferekin.

Otsailaren 19an, igandea
Print your own bag. Zure oihalezko poltsa diseinatu nahi duzu? Lantegi honetan pantaila serigrafikoak, landareak, artilea eta kartoi meheak erabiliz egingo dugu. Andrea Ríosekin

Otsailaren 26an, igandea
Paper sculptures. Sahatsa Jauregi artistaren lanetik abiatuta, giza gorputzaren formekin, eskulturarekin eta bolumenarekin esperimentatuko dugu paperak eskaintzen dituen aukeren bitartez. Javi Pradorekin.

Martxoaren 5ean, igandea
Who lives here? Bizi daitekeen espazioak gogorarazten dizkiguten eskulturak, instalazioak eta margolanak daude. Familian imajinatuko dugu nor bizi daitekeen Artium Museoko artelanetan, asmatutako pertsonaiak eta haien istorioak sortuz. Noelia Toferekin

Martxoaren 12an, igandea
Dots and lines only? Ikusizko konposizioaren oinarrizko elementu batzuk landuko ditugu, eta, horretarako, hariak, ebakinak eta margoak erabiliko ditugu ikusmenari eragingo dioten artelanak sortzeko, baina baita ukimenari ere. Alice Cearretarekin

Martxoaren 19an, igandea
Layer after layer. Lantegi honetan geruzaz-geruza gainjarritako irudiak erabiliz egingo dugu gure konposizioa, eta horien artean xehetasun eta sorpresa ugari ezkuta daitezkeela ikusiko dugu. Alice Cearretarekin.

Martxoaren 26an, igandea
Puzzle. Museoko artelan batzuk forma geometrikoz osatutako puzzleak dira. Lantegi honetan gure mugikorra erabiliko dugu puzzlearen pieza horiek konposizio eta erritmo berriak sortuz dantza dezaten. Noelia Toferekin.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand