2022ko abenduko zubia Artium Museoan

Hasiera: Astelehena, 2021(e)ko Abenduaren 06a

Amaiera: Azteazkena, 2021(e)ko Abenduaren 08a

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, jardueraz betetako astea prestatu du datorren Abenduko Zubirako. Abenduaren 3tik 11ra 11:00etatik 20:00etara etengabe irekitzeaz gain (horrek museoaren erakusketa-eskaintza zabala eskuratzea erraztuko du), programazioaren ohiko bisita gidatuak eta tailerrak ere indartu dira.

Familientzako jarduerak

Etorkizuna proiektatuz Lantegi irekiak

Artium Museoaren eta Barrutia Ikastolaren arteko lankidetzaren emaitza den lan luzearen zati bat biltzen duen Etorkizuna proiektatuz erakusketa hartuko dugu inspirazio-iturri. Barrutia Ikastolako ikasleek ekoitzitako 1:20 eta 1:100 eskalako maketek osatzen dute erakusketa hau. Lantegian geure eraikinak, parkeak, ikastolak, kiroldegiak eta kaleak eraikiko ditugu. Gure hiriak amestuko ditugu, gure etxebizitza idealak, gure nahien eta beharren arabera gehiago bizitzeko moduak aztertuz.

Abenduaren 5etik 9ra, 11:30-13:30 eta 17:30-19:30
Sarrera doan. Argibideak:945 209020

Artium Txikia

Abenduaren 4an, igandea
Argia, saturazioa. Lantegi honetan kolore baten ñabardurak ezagutuko ditugu, zuriarekin edo beltzarekin bakarrik nahastuz.

Abenduaren 11n, igandea
Garraioan eta haren konexioetan pentsatzen. Airetik ikusi ahal izango bagenu zer ibilbide egiten dugun egunero, zer marrazki sortuko litzateke?

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela. Ordu eta laurdeneko iraupena.
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Erakusketak

Ez galdu: Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian; Iván Zuluetaren asaldura; Black Place. Jutta Koether; Bilduma, ikusgai; Etorkizuna proiektatuz...

Abenduko zubiaren erakusketa guztiak

Lorategitik: bisita eta ibilbide gidatuak

Abenduaren 4an, igandea
12:30 LORATEGItik. Artium osorik

Abenduaren 6an, asteartea
12:30 LORATEGItik. Artium osorik

Abenduaren 7an, asteazkena
18:00 LORATEGItik. Jutta Koether. Black Place

Abenduaren 8an, osteguna
12:30 LORATEGItik. Iván Zuluetaren asaldura

Abenduaren 11n, igandea
12:30 LORATEGItik. Zeru bat, hamaika bide: praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian

Filmategiko zinema zikloa: Euskal Emakume Zinemagileak

Abenduaren 8an, 19:00etan
Anderea. Yolanda Mazkiaran, 2020, 77 min. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa, gaztelaniazko azpitituluekin. Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

Anderea dokumental errealista eta onirikoa da, euskal mitologiaren pertsonaia nagusian oinarrituta: Mari, Amari, Andere edo Anbotoko dama. Paleolitikotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen aintzinako andere misteriotsua. Mari, euskal mundu primitiboaren metafora handia da eta zorionez, iraun ez ezik, oso lagungarria izan daiteke gaur egungo gizartearen arazoei aurre egiteko.

Sarrera, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak museoaren txartel-leihatilan eta webgunean eros daitezke

Abenduko zubiaren ordutegi berezia

Museoa 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, abenduaren 3tik, larunbata, 11ra, igandea.

Gogoratu: museoaren sarrera doakoa da igande eta asteazken guztietan, eta gainontzeko egunetan 14:00etatik aurrera.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand