Filmategiaren zikloak: Euskal emakume zinemagileak II

Hasiera: Osteguna, 2022(e)ko Urriaren 13a

Amaiera: Osteguna, 2022(e)ko Abenduaren 15a

Urria, azaroa eta abenduko ostegunetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean 

Euskadiko Filmategiak Euskal emakume zinemagileak zikloaren bigarren edizioa antolatu du urteko azken hiruhileko honetan, beren ibilbideetan gutxienez film luze bat grabatu duten euskal emakume zinemagileen talentua agerian jartzea helburu duen programa.

Lehenengo edizioan bezala, zinemagile bakoitzak libreki hautatu du bere film guztien artean zein erakutsi nahi duen, eta jendaurrean aurkeztuko du. Proiekzioak eta gero, solasaldia egingo da filmaren inguruan.

 

Programa osoa jaitsi (pdf)

 

Programa

Urriaren 13an
Carmen y Lola. Arantxa Echevarría, 2018, 103 min. Gaztelania

Carmen nerabe ijito bat da, Madrilen kanpoaldean bizi dena. Beste edozein emakume ijitok bezala, belaunaldiz belaunaldi gertatu den gisan, aurreikusteko moduko bizitza izango du: ezkondu eta ahalik eta haur gehien hazi. Baina, halako batean, Lola ezagutuko du, oso arrunta ez den ijito bat: unibertsitatera joatearekin amets egiten du, hegaztien grafitiak marrazten ditu, eta desberdina da.


Urriaren 20an
Mujeres en pie de guerra. Susana Koska, 2004, 72 min. Gaztelania
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

Zazpi emakume gerran. Zazpi emakume bake gogoz. Sara Berenguer, María Salvo, Rosa Laviña, Rosa Díaz, Neus Català, Teresa Buígues, Carme eta Merçona Puig Antich dira Espainiako gerra zibila hasi zenetik Franco hil zen arte askatasunaren alde eta faxismoaren aurka borrokatu ziren emakumeen ahotsak. Iraultza, gerra, erbestea, erresistentzia, kartzela eta sindikalismoa. Bere esperientziak, bere sentimenduak, bere testigantza eta historia ez-ofiziala dira, historia liburuetan agertzen ez dena.


Uriaren 27an
La higuera de los bastardos. Ana Murugarren, 2017, 103 min. Gaztelania

Ermitau bihurtu den falangista baten istorioa da. Beraren biktimetako baten hamar urteko mutikoaren gorroto-begirada sentitu ondoren, pikondo baten zaintzan harrapatuta geratu da. Seguru dago mutikoak akabatu egingo duela hazten denean.


Azaroaren 10ean
1 % esquizofrenia. Ione Hernández, 2006, 72 min. Gaztelania
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

“Inork ez daki benetan zer gertatzen den eskizofreniko baten garunean. Dena hutsunez beteta dago, dena dago deskubritzeko...” Ulertezinaren misterioa, inoiz kontatu ez denarena, 1 % esquizofrenian agertzen da, garuna kontrolatu ezinaren naturaltasuna eta natura betiko kontatzeko inoiz baino behar handiagoa duenaren indarrarekin.


Azaroaren 17an
Poética Pública PLAZA. Esther Pérez de Eulate, 2010, 70 min. Dialogorik gabea
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

7 urtez, 2003tik 2010era, Reina Sofía Museoko plaza filmatzen eman nuen nire balkoitik. Dokumental honek grabaketa horien une adierazgarrienak nahasten ditu: gizarte mugimenduak, aldarrikapen politikoak, bizitza arrunta, emanaldiak, nazioarteko ekitaldiak, intimitate handiko uneak, ospakizunak, bizitzako etapak, museoaren eraldaketa, marruskadura pertsonalak, aisialdia…


Azaroaren 24an
Toda la vida del mundo. Nuria Ruiz Cabestany, 2010, 52 min. Gaztelania
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

Bi pertsonaren -Ángel Olaran, euskaldun bat Etiopian, eta Helen Nigusse, etiopiarra Euskal Herrian- bizi-esperientzia da dokumental honen haria. Angelek 500 umezurtz baino gehiago ditu bere ardurapean Wurko hirian, Etiopian. Helenek, aldiz, bere alabari lehen munduan jaiotzeko aukera eman dio.


Abenduaren 1ean
Aztarnak. Maru Solores, 2021, 85 min. Euskara eta gaztelania, gaztelaniazko azpitituluekin

Haurtzaroan ereiten ote da zoriontasunaren hazia? Gogoratzen ez ditugun lehen urte horiek aztarna sakonak uzten omen dizkigute. Honako hau, memoriak ahaztutako toki horretara doan bidaia da, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana.


Abenduaren 8an
Anderea. Yolanda Mazkiaran, 2020, 77 min. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa, gaztelaniazko azpitituluekin
Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.

Anderea dokumental errealista eta onirikoa da, euskal mitologiaren pertsonaia nagusian oinarrituta: Mari, Amari, Andere edo Anbotoko dama. Paleolitikotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen aintzinako andere misteriotsua. Mari, euskal mundu primitiboaren metafora handia da eta zorionez, iraun ez ezik, oso lagungarria izan daiteke gaur egungo gizartearen arazoei aurre egiteko.

 

Abenduaren 15ean
Asier ETA biok. Amaia & Aitor Merino, 2013, 94 min
Euskara eta gaztelania, gaztelaniazko azpitituluekin

Egun batean, Asier, txikitatik nire lagun handia, desagertu egin zen. ETAn sartua zen. Nola azaldu zerk bultzatu ote zuen erabaki hori hartzera, neroni ere kostatzen bazitzaidan asimilatzea?


(*) Emanaldi bereziak

Azaroaren 3an –Pedro Oleari omenaldia

El bosque del lobo. Pedro Olea, 1970, 87 min

Benito Freire kinkilari bat da, errukarri bizi dena ezjakintasuna eta superstizioak nagusi diren giro batean. Saltzaile ibiltari gisa ibiltzen da Galiziako herrietan, eta epilepsia-krisi larriak ditu. Eskualdean zurrumurrua zabaltzen hasi da gizotsoa dela eta deabruak hartua dagoela.

Zonbi eguna. Pedro Olea, 2015, 15 min

Bilboko zonbiak bere eguna ospatzen dute.

 

Abenduaren Xan, 10:00etan - Ikastetxeei zuzendutako emanaldiak
Lucius Dumben berebiziko bidaia. Maite ruiz de Austri, 2013, 93 min. Euskara.  Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera

Zientzialari oso adimentsu eta zoro batzuek erabaki dute haietako batek Lur planeta baketsu bihurtzeko tresna baten bila abiatu behar duela, zoriontasuna nagusi izan dadin. Lucius Dumb aukeratu dute, zientzialari gazte, lotsati eta zintzoa. Bidean, Luciusek Irakaslea eta Komandantea ezagutu ditu, bi estralurtar atsegin ontzia matxuratu zaienak eta energia-iturri indartsu bat behar dutenak bateriak kargatzeko.

 

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand