Hasieratik. Zinema feministaren historiak III

Hasieratik. Zinema feministaren historiak III 'Irrits', 2022. Maider Oleaga

Hasiera: Igandea, 2022(e)ko Urriaren 02a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Abenduaren 04a

Urriaren 2an, azaroaren 13an eta abenduaren 4an
Aurkezpenak 18:00etan. Proiekzioak 18:30ean
Tarifa: 2 € / Adiskideen tarifa: 1 €
Argibide gehiago 945 20 90 20 telefonoan

 

Zinema-ziklo honek emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea du helburu. Zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu diren errealitate horiek nahitaez erreibindikatu beharrekoak dira, gure ustez. Hilean behin zuzendari bakoitzaren unibertso zinematografikora hurbilduko gara.

Hiruhileko honetan Cecilia Manginiren edo Margarethe von Trottaren-ren filmez, besteak beste, gozatzeko aukera izango dugu. Hilean behin zuzendari horietako bakoitzaren unibertso zinematografikora hurbilduko gara. Ibilbide posible bat, pixkanaka zinemaren gure historia berridazten jarraitzeko.

 

Urriaren 2an, igandea. Cecilia Mangini
Essere donne. Italia, 1964, 29 min
Ignotti alla citta. Italia, 1958, 11 min
La briglia sul collo. 1974, 15 min
La canta delle marane (gidoia: Pier Paolo Pasolini), Italia, 1960, 11 min
Maria et i giorni. Italia, 1960, 10 min
Standali (gidoia: Cecilia Mangini eta Pier Paolo Pasolini), Italia, 1960, 11 min

Film labur guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Aurkezpena: Daniella Shreir, Another Gaze aldizkari zinematografiko feministaren sortzailea eta editorea. Aurkezpena ingelesez izango da, aldi bereko itzulpenarekin.

 

Azaroaren 13an, igandea
Locura de mujer (Heller Wahn), Margarethe Von Trotta, Alemania, Frantzia, 1983, 105 min.  

OB. alemanez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Aurkezpena: Alba Villarmea Sancho. Mostra de Films de Dones de Barcelona

 

Abenduaren 4an, igandea
Irrits, Maider Oleaga, 2022, 15 min. JB euskara, gaztelaniazko azpitituluekin
Erein, Lide Mikele Billelabeitia Uriarte, 2021, 26 min.

Saio berezi bat proposatzen dugu Feministaldia Kultura Feministaren Jaialdiarekin elkarlanean. Emanaldien ondoren, Mirari Echávarrik eta Lur Olaizolak moderatutako elkarrizketa bat izango da, eta zuzendariak bertan izango dira.

Aurkezpena: Mirari Echávarri, artista bisuala eta hezitzailea.

Saioa euskaraz izango da.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Artium Museoaren arteko lankidetza.

Artium Museoaren logotipoa                                                               Tabakaleraren logotipoa.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand