Ikasgeletatik espazio publikora. Hirugarren jardunaldiak

Hasiera: Azteazkena, 2022(e)ko Urriaren 26a

Amaiera: Azteazkena, 2022(e)ko Urriaren 26a

Arte garaikidearen inguruan egindako titulazio amaierako lanen bilduma bat.

Artium Museoak eta EHUko Artearen eta Musikaren Historia Sailak hirugarren edizio hau antolatu dute Gradu Amaierako Lanak (TFG), Ikasketa Amaierako Lanak (TFE) edo Master Amaierako Lanak (TFM) ezagutzera emateko. Lan horiek artea eta kultura garaikidearekin lotuta egin dira azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoko, Frantziako eta Akitaniako unibertsitateetan eta goi-mailako hezkuntzako erakundeetan.

Jardunaldi hauetan, askotariko espezialitateetako 15 lan biltzen dira (hainbat diziplina artistiko, Artearen Historia, Filosofia eta Estetika, Musika, Antropologia, Soziologia, Hezkuntza Artistikoa, Ikus-entzunezko Komunikazioa, etab.), proposamen eta lengoaia artistiko garaikideekin zerikusia dutenak.

Ikasgeletan sortutako ekarpen horien berri emateaz gain, jardunaldien bidez sorkuntza artistiko garaikidearen inguruko hainbat diziplinatako eta ezagutza-alorretako graduatuen arteko topagunea sortu nahi da.

PROGRAMA

9:00-9:30 Akreditazioak 
9:30-9:50 Aurkezpena 

  • Enrique Martínez Goikoetxea. Artium Museoa Bildumaren Kontserbatzailea 
  • Andere Larrinaga Cuadra. UPV-EHUko Arte Ederren Fakultateko Kalitateko Dekanordea

10:00-11:20 1. MAHAIA | Moderatzailea: Andere Larrinaga Cuadra

  • Ana González Tellería. Cuerpos sobre tierra. MAL (GAZT)
  • Ane Berganza Santamaría. Ane aquí ahora. GRAL (GAZT)
  • Ekain Izquierdo Velasco. Tocar, por favor. GRAL (GAZT)
  • Leyre Arraiza Sancho. Lugares y sitios. GRAL (GAZT)

11:20 -11:40 GALDERAK 
11:40 – 12:10 ETENALDIA 
12:10-13:40 2. MAHAIA | Moderatzailea: Enrique Martínez Goikoetxea

  • Geraldine Ramírez Labraza. La música de Joao Gilberto: la voz instrumental en la bossa nova. EAL (GAZT)
  • Aritz Labrador Odriozola. Hacia una estética actualizada de la interpretación del zortziko. EAL (GAZT)
  • Víctor Lardiés Isaba. Ramon Lazkano: un estético-interpretativo a través de Ortzi Isilak. EAL (GAZT)
  • ONLINE Liben Svaart. Fuego. MAL (GAZT)

13:40-14:00 GALDERAK
14:00 – 15:30 ETENALDIA 
15:30-16:50 3. MAHAIA | Moderatzailea: Ane Lekuona Mariscal UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea 

  • Hegoa Ibazeta Villa. Irakiar antigoalen mugikortasuna Golkoko gerran. Schoyen Bildumako aramear kaiku magikoak. GRAL (EUS)
  • Klaudia Ugarte Díaz. Juncal Ballestín. Estudio, catalogación y análisis de la obra de una artista alavesa (1977-2008). MAL (GAZT)
  • Olatz Rebeca Buesa Aguirre. Quién teme al lobo feroz. Las imágenes del mal y sus efectos en la sociedad. MAL (GAZT)
  • Itziar Belza Lapuente. UPV/EHU Arte Ondare Bildumarentzako kontserbazio estrategia plan baten proposamena. MAL (EUS)

16:50 – 17:10 GALDERAK 
17:10-18:30 4. MAHAIA |Moderatzailea: Ane Lekuona Mariscal UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea 

  • ON LINE. Irati Legarreta del Río. Artea eta bizitza ehunduz: Bauhaus eta Errusiar Konstruktibismoa. GRAL (EUS)
  • Patricia Echegaray Altuna. Taludes de rosas debajo de mis cipreses. GRAL (GAZT)
  • Laura Martínez Martín. El Dato Oculto. GRAL (GAZT)

18:30 – 18:50 h. GALDERAK
18:50 – 19:00 h. JARDUNALDIEN ITXIERA 

 

Ikasgeletatik espazio publikora
Urriaren 26an, 09:00etatik aurrera
Izen emateak 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand