Museoaren etorkizunak: Elvira Dyangani Ose eta Yaiza Hernández-en arteko solasaldia

Hasiera: Ostirala, 2023(e)ko Martxoaren 10a

Amaiera: Ostirala, 2023(e)ko Martxoaren 10a

Hasteko ordua: 18:30ean

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin hainbat topaketa antolatu ditu, museoaren etorkizuei eta ondarea zaintzeko eta jakintza sortzeko duen erantzunkizun sozialari buruzko ikuspegi ezberdinak eskaintzeko.

 

Elvira Dyangani Ose eta Yaiza Hernández

Elkarrizketa honetan Elvira Dyangani Ose eta Yaiza Hernández museoaren eginkizunaren inguruan dituzten ideiez arituko dira, baita etorkizunerako proiekzioez ere. Dyangani Ose nazioarteko hainbat erakundetan eta, orain, Bartzelonako Museu d 'Art Contemporaniren zuzendari gisa izandako esperientziez arituko da, eta Hernandezek museoaren etorkizunak birpentsatzen lagun diezaguketen gogoeta teorikoak egingo ditu.

 

Elvira Dyangani Ose Bartzelonako MACBA, Museu d 'Art Contemporaniren zuzendaria da. Aurretik, Londresko The Showroom-eko zuzendaria izan zen. Fondazione Pradako Pentsamendu Kontseiluaren kidea, Goteborgeko Arte Garaikideko Nazioarteko Biurtekoaren zortzigarren edizioko komisarioa eta Tate Moderneko Nazioarteko Artearen komisarioa.

Yaiza Hernández Velázquez filosofoa da eta Goldsmiths University of Londoneko Ikusizko Kulturen Departamentuko irakaslea. Aurretik sei urtez zuzendu zuen MRes Art: Exhibition Studies Londresko Universitu of the Artseko Central Saint Martins-en, eta hamarkada luze batez erakunde artistikoetan lan egin zuen. Haren azken argitalpenen artean daude: Who Needs Exhibition Studies?, Art, and its Worlds: Exhibitions, Institutions, and Art Becoming Public (Afterall, 2021), eta Imagining Curatorial Practice after 1972, Curating after the Global (MIT, 2019).

 

Elvira Dyangani Ose eta Yaiza Hernández
Martxoaren 10ean, ostirala, 18:30ean
Erreserbak 945 20 90 20. Sarrera doan jarlekuak bete arte

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand