Eguberrietako lantegiak 2022

Hasiera: Asteartea, 2022(e)ko Abenduaren 27a

Amaiera: Osteguna, 2023(e)ko Urtarrilaren 05a

Abenduaren 27tik 30era, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era / Abenduaren 31n, 11:30etik 13:30era.

Urtarrilaren 3an eta 4an 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era / Urtarrilaren 5ean, 11:30etik 13:30era.

 

5-12 urte bitarteko umeentzat, heldu batek lagunduta
Sarrera doakoa. Argibide gehiago: 945 20 90 20

 

Etorkizuna proiektatuz

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren eta Barrutia Ikastolaren arteko lankidetzaren emaitza den lan luzearen zati bat biltzen duen Etorkizuna proiektatuz erakusketa hartuko dugu inspirazio-iturri. Barrutia Ikastolako ikasleek ekoitzitako 1:20 eta 1:100 eskalako maketek osatzen dute erakusketa hau. 

Lantegian geure eraikinak, parkeak, ikastolak, kiroldegiak eta kaleak eraikiko ditugu. Gure hiriak amestuko ditugu, gure etxebizitza idealak, gure nahien eta beharren arabera gehiago bizitzeko moduak aztertuz.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand