danZálava: Mónica Valenciano

Hasiera: Larunbata, 26 Azaroa 2022

Amaiera: Igandea, 27 Azaroa 2022

Dantza eta mugimendu jaialdia

DanzÁlava dantza eta mugimendu jaialdia 2017. urtetik egiten da Araban. Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok antolatzen dute, altraste dantza kolektiboko kideek, Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta INAEMen babesarekin, probintziako hainbat elkarte eta erakunderen laguntzarekin.

Urtean zehar lantegiak, performanceak, erakustaldiak eta sorkuntza-laborategiak egiten dira denbora errealeko konposizioaren, inprobisazioaren eta mugimenduaren ikerkuntzaren inguruan. Gasteizko Artium, Otazuko Garaion Sorgingunean eta Lasierrako Azala sorkuntza-gunean ditu egoitzak.

 

Lantegia: Mónica Valenciano: El cuerpo como Lugar de Aparición

Azaroaren 26 eta 27an

Informazio gehiago eta izen emateak

 

Erakustaldia

Azaroaren 26an, larunbata, 20:00etan
Sarrera doan edukiera bete arte.

Informazio gehiago

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand