Familientzako lantegiak. 2022ko iraila

Hasiera: Larunbata, 2022(e)ko Ekainaren 04a

Amaiera: Igandea, 2022(e)ko Ekainaren 26a

Mini Artium eta Good Afternoon Artium!, familientzako jarduerak asteburuan.

Mini Artium

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Irailaren 4an, igandea
Zuri-beltzeko historiak. Anna Daučíková artistak bere inguruko emakumeei begiratu eta pertsona anonimo horietako batzuk beren zereginetan erakusten dizkigu. Bakoitzarentzako historiak asmatuko ditugu collage teknikaren bidez. Andrea Riosekin

Irailaren 11n, igandea
Buruaren inguruan sortuz. Imajina dezagun Alberto Peralen Superficie eskulturako pertsonaiarentzako historia bat.
Lantegian, 3Dko pertsonaia baten bustoa sortuko dugu, kartoia, pinturak, paperak eta molda daitekeen orea erabiliz. Estibaliz Aguirrerekin

Irailaren 18an, igandea
Nire etxearekin ametsetan. Papera euskarri arkitektoniko gisa erabiliz, alegiazko etxeak sortuko ditugu. Natalia Albenizekin

Irailaren 25ean, igandea
Formak eta formak. Txantiloien eta era guztietako objektuen bidez ereduak erreproduzitzeak gure konposizio serialak sortzeko eskaintzen dizkigun aukera mugagabeak deskubrituko ditugu. Alice Cearretarekin

--

Good Afternoon, Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Irailaren 3an, larunbata
Bodies. June Cresporen lana ikusi ondoren, gure gorputzaren zati bat aukeratuko dugu, paper eta zintekin molde bat sortzeko. Ondoren, pieza hau margotu eta non jarri/erakutsi erabakiko dugu. Azucena Mongerekin

Irailaren 10ean, larunbata
Beyond the dot. Perforations eta First Aid artelanei begiratuko diegu, argazkiek eta irudiek zer sentsazio eragiten diguten aztertzeko. Ondoren, zuri-beltzean aurkitutako irudiekin lan egingo dugu, puntzoiekin esku hartuz eta gardenkien gainean marraztuz. Estibaliz Aguirrerekin

Irailaren 17an, larunbata
Family Album. Museoko bisitan, Anna Daučíkováren lan batzuk ikusiko ditugu, eta piezak sortzeko erabiltzen dituen objektuei erreparatuko diegu. Lantegian, gure familiaren album bat sortuko dugu objektuen eta hainbat materialen bidez. Azucena Mongerekin

Irailaren 24an, larunbata
Thinking my home. Papera euskarri arkitektoniko gisa erabiliz, alegiazko etxeak sortuko ditugu. Natalia Albenizekin

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand