Extra-loturak. Eskolaz kanpoko jarduerak 2022-2023ko ikasturterako

Hasiera: Osteguna, 2022(e)ko Irailaren 01a

Amaiera: Ostirala, 2023(e)ko Ekainaren 30a

Izen-emateak 2022ko ekainaren 28tik aurrera

Astelehen eta asteazkenetan: 5-7 urte bitarteko haurrak
Astearte eta ostegunetan: 8-12 urte bitarteko haurrak
17:30-18:30

 

5 eta 12 urte bitarteko haurrek astegunetan museoaz gozatzeko lantegiak.

Programa honen bidez, adingabeek aukera izango dute beren kasa parte hartzeko jardueretan, helduen laguntzarik gabe, asteburuetan antolatzen diren Familientzako programen ekimenean ez bezala.

Lantegi-bisita gisa antolaturik, saio bakoitzean erakusketa bat, pieza bat, artista bat... aztertuko da eta, ondoren, egun horretako egitarauaren arabera, hainbat material eta diziplina artistikorekin esperimentatuko da (marrazkia, performancea, eskultura, musika, bideoa edo argazkia, besteak beste).

Eguraldia egokia baldin bada, lorategian ere lan egin ahal izango dugu, eta gure lantegiak aire zabalean egin.

--

Tarifa: 40 € / hileko. Artiumeko lagunak, 25 € / hileko. Toki mugatua.
Euskaraz eta gaztelaniaz.

Informazio gehiago edo Extra-loturak programan izena eman nahi izanez gero, deitu 945 20 90 20 telefonora.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand